EUSKAL PILOTA

Nagore Martinek eta Maider Huizik Bizkaiko larruzko paletako finala irabazi dute

2022/01/31

Argazkiak: Bizkaia Frontoia

Aurtengo Emakumezkoen Larruzko Pilotako Bizkaia Paleta Txapelketan, IV. edizioa dena,  guztira lau bikote aritu dira nor baino nor gehiago txapelaren bila: Uxue Agirresarobe-Ariane Arrieta, Nagore Martin-Maider Huizi, Amaia Irazustabarrena-Leire Etxaniz eta Leire Galdos-Itsaso Erasun.

Guztien arteko ligaxka batekin hasi zen lehiaketa, finalerdiak zehazteko balio izan zuena, lehen sailkatuek laugarrenen aurka jokatu baitzuten eta bigarrenek hirugarrenen aurka, azkenik igande honetan, urtarrilaren 30ean, final haundiaren txanda izan zelarik.

Eguerdiko 12:00etan eman zitzaion hasiera pilota jaialdiari, aurreneko partida 3. eta 4. postuak zehazteko balio izan zuelarik. Norgehiagoka hau hirugarren jokoan erabaki zen, izan ere, bikote bakoitzak bana zuen irabazita aurretik. Ez zegoen ezer jokoan baina bi bikoteek zuten guztia eman zuten garaipena lortzeko.

Finalean berriz, Martin-Huizi eta Irazustabarrena –Etxaniz bikoteek neurtu zituzten indarrak. 576 pilotakada eta ordubetetik gorako partidaren ondotik Martin-Huizi Andrazkoen Larruzko Paletako IV. Bizkaia Txapelketako txapeldunak dira. Final zirraragarria bizi izan zen Bizkaia pilotalekuan. Lau protagonistek sekulako maila erakutsi zuten eta bertaratutako jendetzak final ikusgarri batekin gozatu ahal izan zuen. Edonork lortu ahal izan zuen garaipena baina azkenean Nagore Martinen fisikoa eta Huiziren segurtasuna erabakigarriak izan ziren txapelak buru gainean jartzeko.

Bizkaia Torneoaren emaitzak:

  1. jardunaldia (urtarrilak 2)

-Agirresarobe-Arrieta 0  Martin-Huizi  2  (8-12 / 8-12) 

-Irazustabarrena-Etxaniz  2  Galdos-Erasun 1 (9-12 / 12-9 / 12-10)

  1. jardunaldia (urtarrilak 9):

-Irazustabarrena–Etxaniz  2  Agirresarobe-Arrieta 0  (12-9,12-9)

-Galdos-Erasun  0  Martin-Huizi  2  (10-12,9-12) 

  1. jardunaldia (urtarrilak 16):

-Irazustabarrena-Etxaniz 1  Martin-Huizi  2 (10/12,12/9,5/12)

-Galdos-Erasun  2  Agirresarobe-Arrieta 0  (12/6,12/11)

Finalerdiak (urtarrilak 23):

-Martin-Huizi  2  Agirresarobe-Arrieta  0  (5/12,5/12)

-Irazustabarrena-Etxaniz  2  Galdos-Erasun  1  (8/12,12/11,12/9)

Andrazkoen Larruzko Paleta IV. Bizkaia Torneoa – Finala

2022/01/30 Igandea 12:00etan
3. eta 4. postua Galdos-Erasun: 2  Agirresarobe-Arrieta: 1  (12/6,10/12,12/9)

Finala Irazustabarrena-Etxaniz: 1 Martin-Huizi: 2  (12/10,11/12,10/12)

Erremontearen Eguna ospatu da Galarretan

Erremontearen Eguna ospatu da Galarretan

Endika Barrenetxeak lortu zuen Urrezko Erremontea Saria aurrenekoz eta Estelarrean Juanenea-Ezkurra-Ion hirukoteak 40-35 irabazi zion Urriza eta Barrenetxeak osaturiko bikoari