HERRI KIROLAK/AIZKORA
Nafarroako lehen mailako aizkora txapelketaren finalistak erabaki dira
Nafarroako lehen mailako aizkora txapelketaren kanporaketa jokatu zuten pasa den larunbatean Lekunberrin, azaroaren 19an edo 21ean Donezteben egingo den finalerako bost txartel jokoan zeudela.
Lekunberriko frontoiko plazan hasi zen lehia, 18:00etan, non zortzi aizkolari aritu ziren nor bai nor gehiago, bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta oinbiko bat mozten: Otsagiko Iker Vicente, Jon Rekondo (Leitza), Julen Kañamares (Arostegi), Eneko Saralegi (Errazkin), Iban Resano (Dorrao), Julen Olano (Leitza), Asier Pellejero (Areso) eta Joxean Etxeberria (Ziga).
Oier Kañamaresek ezin izan zuen parte hartu eta medikuaren agiria aurkeztu zuen. Ruben Saralegik, berriz, lesio baten ondorioz aizkora uztea erabaki du. Beraz, Lekunberriko kanporaketako azken sailkatuak maila galdu zuen Ruben Saralegirekin batera.
Iker Vicentek nagusitasunez irabazi zuen proba, bi kana erdikoak, bi 60 ontzakoak eta oinbikoa 13 minutu eta 56 segundotan moztuta. Bigarren posturako lehia polita izan zen Eneko Saralegi eta Julen Olanoren artean. Azkenean Saraleg izan zen bigarren (16.36), Olanori hamar segundoko aldea atera ondoren (16.46). Laugarren Jon Rekondo izan zen (17.19), bosgarren Joxean Etxeberria (17.37), seigarren Asier Pellejero (17.40), zazpigarren Julen Kañamares (17.55) eta Iban Resano zortzigarren (19.16).
Emaitza hauek kontutan izanda, Nafarroako lehen mailako aizkora txapelketako finalerako boskotea osatu da dagoeneko eta Iker Vicenterekin batera, Eneko Saralegi, Leitzako Julen Olano eta Jon Rekondo eta Zigako Joxean Etxeberria arituko dira azaroan Donezteben.
Sailkapena:
Iker Vicente 13 minutu eta 56 segundo
Eneko Saralegi 16 minutu eta 36 segundo
Julen Olanoren 16 minutu eta 46 segundo
Jon Rekondo 17 minutu eta 19 segundo
Joxean Etxeberria 17 minutu eta 37 segundo
Asier Pellejero 17 minutu eta 40 segundo
Julen Kañamares 17 minutu eta 55 segundo
Iban Resano 19 minutu eta 16 segundo
Urrezko Aizkolarien Kopako bigarren kanporaketa igandean
Julen Olano, Suharri Rodriguez, Iban Resano eta Luis Txapartegi arituko dira igande honetan, azaroak 8, Maeztun
Gipuzkoako Harri Handien txapelketako finala, bertan behera
Koronabirusaren bilakaera dela eta, Eusko Jaurlaritzak ez du txapelketa egiteko baimenik eman
Binakako Harrijasotze eta Emakumezkoen Ingude txapelketak jokatu dira
Aimar Galarraga eta Jagoba Otaegik 6.742 kilo altxatu zituzten. Ingudean Karmele Gisasolak 128 altxaldi egin zituen eta Garazi Arrutik 118