HERRI KIROLAK/HARRIA/TXINGAK
Nafarroako harri-jasotze eta txinga-eramate txapelketak jokatu zituzten larunbatean
Azaroaren 7an Irurtzungo pilotalekuan jokatu ziren Nafarroako txinga-eramate eta harri-jasotze txapelketak. Daniel Saldias arraioztarra eta Jon Irañeta suertatu ziren txapeldun, hurrenez hurren.
Nafarroako hainbat herri kirol txapelketa Iruñeko sanferminetan erabakitzen dira, baina aurten, sanferminik ezean, beste data batzuetan egin behar izan dira. Honela, pasa den larunbatean 18:00etan Irurtzungo pilotalekuan publikorik gabe egindako saioan gizasemeen Nafarroako harri-jasotze eta txinga-eramate txapelketak lehiatu ziren. Emakumezkoena ere egun horretarako iragarria zegoen, baina kirolari nahikorik bildu ez denez, ez zen egin.
Txinga-eramate txapelketan, sei kirolari aritu ziren: Daniel Saldias, Jesus Goñi, Imanol Martin, Iker Goldarazena , Oskar Aguas eta Iosu Marturet.
Egin beharreko lana 50 kiloko txingekin ahalik eta plaza gehien egitea zen eta iaz ere txapeldun izandako Daniel Saldias arraioztarrak ez zuen areriorik izan. 17 plaza eta 2,95 metro egin zituen, bigarren izan zen Antsoaingo Iosu Martureten lana bikoiztuz. Berriozarko Imanol Martinek osatu zuen podiuma eta Jesus Goñi lekaroztarra laugarren izan zen.
Emaitzak:
Daniel Saldias (Arraiotz): 17 plaza 2,85 m
Iosu Marturet (Antsoain): 8 plaza ¼ 1,30 m
Imanol Martin (Berriozar): 7 plaza ¾ 5,50 m
Jesus Goñi (Lekarotz): 6 plaza ¾ 2,45 m
Iker Goldarazena (Berriozar): 5 plaza ¾ 3,40 m
Oskar Aguas (Berriozar): 4 plaza ¼ 1,30 m
Nafarroako harri-jasotze txapelketa ere jokatu zen Irurtzunen eta Irurtzungo Jon Irañeta erraz nagusitu zen, guztira 5.887,5 kilo altxatuta. Iruñeko Alvaro Zugarrondok aldiz, 4.537,5 kilo jaso zituen. Bi harri-jasotzaile besterik ez ziren izan, izan ere, Josetxo Urrutia leitzarra txapelketan aritzekoa zen baina azkenean ezin izan zuen parte hartu lesio bat dela medio.
Egin beharreko lana: Bi minutuko txandak 125 kiloko zilindroarekin, 112,5 kiloko kubikoarekin eta 100 kiloko bolarekin.
Emaitzak:
Jon Irañeta: 5.887,5 kilo (Zilindroari 20 altxaldi, kubikoari 15 eta bolari 17)
Albaro Zugarrondo: 4.537,5 kilo (Zilindroari 16 altxaldi, kubikoari 11 eta bolari 13)
GRABNI Txapelketako Erramintako finalak jokatu ziren Labriten
Larruzko paletan, Nafarroak irabazi zion Bizkaiari eta Paleta Motzean Bizkaiak Gipuzkoari
Etxarri-Barrenetxea eta Juanenea-Zubiriri sailkapena zaildu zaie
Sagardoaren Txapelketaren bosgarren jardunaldian hiru partidu jokatu ziren Erremontari saioaren barruan
Baztan-Errekako 41. Laxoa Txapelketako bigarren jardunaldia jokatu da
Emaitzak: Oitz 9 Doneztebe The Moment 4 eta Irurita Miguelene 9 Arraioz Sagardia 6