EUSKAL PILOTA
Nafarroako Foru Erkidegoko txapelketa abian da
Argazkiak: emakumemastercup.eus
Nafarroako Foru Komunitate txapelketa berritzailea emakumeen paleta maratoi batekin hasi da asteburu honetan, eta asteburuan Ziordian izandako lehen kanporaketek parte-hartzaileen onarpen handia izan dute. Antolakuntzak lehiaketa sistema berri bat estreinatu du, triangeluarrak eta lauangeluarrak lehiatuz, eta horri esker, pilotariek partida ezberdinak jokatu ahal izan dituzte jardunaldi berean aurkari ezberdinen aurka, eta horrek erabat ase ditu parte-hartzaileak. Segurtasun protokoloak erabat errespetatuz, hainbeste partida jokatzeak giro bikaina sortu du bere alea ere jarri duen Ziordiako frontoi politean, eta hala, Nafarroako Gobernuak sustatutako txapelketak hasiera ezin hobea izan du, egungo osasun baldintzak kontuan hartuta.
Izan ere, emakumezkoen paletako lehen jardunaldi honetako zenbakiak oso kontuan hartzekoak izan dira: 46 pilotari zeuden jokatzera deituak, eta ez du bakar batek ere hutsik egin. Lehiatzeko aukera handirik gabe, nabari da emakume hauek frontoian indarrak neurtzeko gogo handia zutela eta txapelketa honek horretarako aukera paregabea eman die.
Lehen kanporaketa hauen ostean, Etxarri-Aranatzen jokatuko diren finalerdiak erabakita geratu dira. Eliteetan, Irazustabarrena-Arrieta Murillo-igoaren aurka arituko dira eta Isasmendi-Ruiz de Azua Saragüeta-Ardanazekin. Saralegi-Galarza/Errea-Murillo eta Parot-Ansotegi/Mendinueta-Eskala izango dira lehen mailako kanporaketak; Artacoz-Garantea/Anitua-Beitia eta Quevedo-Sarasibar/Antxo-Argain bigarren mailakoak eta Beltza-Larraza/Zabalza-Mendiola eta Garziarena-Eguskiza/Berastegi-Amado gazteetan.
Oro har, partiden maila nahiko ona izan da eta kanporaketek aurrera egin ahala igotzen jarraitzea espero da, gero eta pilotari hobeak ariko direlako elkarren aurka.
Antiguako pilota txapelketako finalerdiak jokoan dira
Finalerdiak astearte eta asteazken honetan jokatuko dira eta kategoria guztietako finalak datorren larunbatean izango dira
Iruñeak irabazi du aurtengo Nafarroako Herriarteko Txapelketa
Pasa den larunbatean, Labriten jokatu zuten Iruñeak eta Doneztebek, iruindarrak nagusitu zirelarik
Laboral Kutxa Udako Torneoko final handia ostegunean lehiatuko da
Mikel Inuntziagaren taldea (Iera Agirre-Amaia Aldai-Arrate Bergara), Reyes Azkoitiarenaren aurka (Olatz Arrizabalaga, Irantzu Etxebeste-Nora Mendizabal)