EUSKAL PILOTA
Nafarroako erremonte txapelketako aurkezpena egin dute
Nafarroako hamabosgarren erremonte txapelketa aurkeztu zuten atzo Iruñean, Nafarroako Gobernuko Turismo Departamentuaren egoitzan
Ostiral honetan hasi eta urriaren 10ean amaituko den txapelketan bost bikotek hartuko dute parte: Zeberio II.a-Garces, Uterga-Otano, Ezkurra II.a-Barricart, Matxin III.a-Azpiroz eta Aldabe-Ion.
Partidak 35 tantora jokatuko dira eta ligaxkako puntuazioa honela osatuko da: partida irabazteak 4 puntu emango ditu, 33 tanto egiten dituen galtzaileak 2 lortuko ditu, 31 egiten dituenak 1, eta 30 edo gutxiago egiten dituenak, bat ere ez.
Hasteko, bost bikoteak ligaxka batean neurtuko dira denak denen aurka. Azken postuan amaitzen duena txapelketatik at geratuko da eta lau onenek finalerdiak jokatuko dituzte (sailkapenaren lehenengoa laugarrenaren aurka eta bigarrena hirugarrenaren kontra), Tafallan urriaren 2an eta 3an, eta finala urriaren 10ean jokatuko da Zubirin.
Txapelketa asteburu honetan bertan hasiko da Lekunberrin: ostiralean 19:00etatik aurrera, Zeberio II. eta Garces, Aldabe eta Ionen aurka neurtuko dituzte indarrak. Larunbatean 22:00etan, berriz, Uterga eta Otano, Matxin III.a eta Azpirozen kontra arituko dira.
Hurrengo jardunaldia Donezteben lehiatuko da abuztuaren 21ean eta 22an. Ostiralean 22:00etan, Ezkurra II.a eta Barricart, Matxin III.a eta Azpirozen contra eta larunbatean, ordu berdinean, Uterga eta Otano, Aldabe eta Ionen kontra.
Ondoren, Agoitzen (abuztuak 28 eta 29), Uharte-Arakilen (irailak 11), Arbizun (irailak 12) eta Garesen (irailak 18 eta 19), jokatuko dituzte final laurdenetako partidak. Final nagusia urriaren 10ean izango da Zubirin.
Ligaxkako asteburu bakoitzeko jardunaldientzako sarrera 10 eurotan egongo dira salgai eta bi egunetako partidak, ostiral zein larunbatekoa, ikusteko aukera emango du. Finalerako sarrera aldiz, 5 eurotan salduko da. Txapelketa osoan lortzen dirua ADANO proiektua sustatzeko erabiliko da.
Lopetegi-Karrikaburu eta Etxeberri-Funosas, Xare Irekiko finalera
II. San Migel Xare Irekiko finala datorren larunbatean, urriak 3, izango da, 17:00etan hasita
Enrique Abril Errebote Txapelketaren aurreneko partidak jokatu dira
Eguraldiak baimentzen badu, lehenengo faseko ligaxka irailak 20-urriak 18 bitartean egingo da
Urrizak zazpigarrenez irabazi du buruz buruko txapela
Iruindarrak zazpigarren txapela eraman zuen etxera, Kutxabank Torneoko finalean Endika Urrutiari 30 eta 27 irabazi ondoren