HERRI KIROLAK/AIZKORA
Nafarroako bigarren mailako aizkora txapelketako finala jokatu dute Igantzin
Nafarroako bigarren mailako aizkora txapelketaren finala jokatu zuten pasa den igande eguerdian, azaroaren 7an, 12:00etan Igantziko plazan, bertan bost aizkolari aritu zirelarik nor baino nor gehiago: Beintza-Labaiengo Jon Telletxea, Zubietako Mikel Indakotxea, Arribeko Ibai Soroa eta Txomin Amundarain eta Arostegiko Xuban Kañamares.
Bost enbor moztu behar izan zituzten (bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta oinbiko bat), maila nagusira igotzeko txartela jokoan zegoelarik bi lehenengoentzako.
Txomin Amundarain izan zen txapelduna, 16 minutu eta 2 segundo behar izan zituelarik lana burutzeko, Ibai Soroa baino minutu erdi gutxiago (16.32). Bigarren postu hori lortzeko lehia estua izan zuen Soroak Xuban Kañamaresekin 16.35) eta azkenean hiru segundogatik nagusitu zitzaion.
Esan bezala, bi lehenbizikoek eskuratu zuten datorren urtean lehen mailan aritzeko txartela eta biak herri berekoak suertatu dira, Arribekoak: Txomin Amundarain izan zen txapeldun eta Ibai Soroa bigarren.
Azken postua saihesteko borrokan aritu ziren ordea Beintza-Labaiengo Jon Telletxea eta Zubietako Mikel Indakotxea, azkenean, Mikel Indakoetxea lau segundogatik nagusitu zitzaiolarik Jon Telletxeari. Zubietarrak 19 minutu eta 36 segundo behar izan zituen eta labaiendarrak 19 minutu eta 40 segundo.
Txapelketa ofizialaren aurretik, Igantziko haurrek ere herri kirol erakustaldia egin zuten eta lehiaren ostean aldiz, Juankar Unanua, Igantziko alkateak banatu zituen txapelak eta sariak.
Iazko edizioa
Pasa den urtarrilaren 17an, eguerdiko 12:00etan lehiatu zen 2020ko Nafarroako bigarren mailako aizkora txapelketako finala, Lekunberriko frontoian. Publikoari irekia izan zen, aforo mugatuarekin eta osasun neurri guztiak zorrotz beteta.
Bertan, Julen Olano leitzarra, Jesus Etxeberria (Beintza-Labaien), Arribeko Txomin Amundarain, Asier Pellejero aresoarra eta Jon Telletxea (Beinta Labaien) aritu ziren nor baino nor gehiago txapelaren bila. Moztu behar izan zituzten enborrak honakoak: bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta oinbiko bat.
Julen Olano leitzarrak irabazi zuen txapelketa, Pellejero txapeldunordea izan zen eta Etxeberria hirugarrena, podiuma osatuz.
[BIDEOA] Jon Redondo: “Ofizialtasunerako ez dago arazo juridikorik, borondate kontua da”
[BIDEOA] Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendariari elkarrizketa, ofizialtasuna lortzeko ekimenaz
Jon Redondo: «TASeraino lagunduko diegu nazioartean lehiatzea eskatzen duten federazioei»
Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendariari elkarrizketa, Euskal Selekzio nazionalen norabideaz
Euskal Herria sokatiran, Hegoafrika 2018 Munduko Txapelketatik bueltan
Lur Gaineko Sokatira 2018ko Munduko Txapelketa egin da irailaren 19tik 22ra Lurmutur Hirian (Hegoafrika). Euskal Herriko ordezkaritza ofizialak zazpi domina ekarri ditu.