HERRI KIROLAK/AIZKORA
Nafarroako aizkolari txapelketaren finala zehaztuta geratu da
Pasa den igandean, urriaren 4an, Nafarroako I. Mailako Aizkora Txapelketaren kanporaketa lehiatu zen Lekunberrin, eguerdiko 12:00etan hasita, eta honenbestez erabakita gelditu da abenduaren 6an Donezteben jokatuko den finalerako boskotea: Iker Vicente gaur egungo txapelduna, Jon Rekondo, Eneko Saralegi, Ruben eta Oier Kañamares.
Guztira hamar aizkolarik parte hartu zuten igandeko kanporaketan: Iker Vicente (Otsagi), Jon Rekondo (Leitza), Ruben Saralegi (Leitza), Joxean Etxeberria (Ziga), Iban Resano (Dorrao), Oier Kañamares (Arostegi), Eneko Saralegi (Leitza), Julen Kañamares (Arostegi), Goizeder Belza (Etxarri Aranatz) eta Xuban Kañamares (Arostegi). Juan Jose Lopezek medikuaren agiria aurkeztu du eta ez du parte hartuko txapelketan.
Egin beharreko lanak hurrengoak: bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta oinbiko bat moztea, aurreneko bost sailkatuek, abenduaren 6an Donezteben jokatuko den finalerako txartela eskuratuko zutelarik.
Azkenean, pronostikoa bete zen eta Iker Vicente nagusitu zen, bera izan baitzen bizkorrena bi kanaerdikoak, bi 60 ontzako eta oinbiko enborra mozten (12´52´´). Ia 3 minutu gehiago behar izan zituen Jon Rekondok (15.51). Hirugarren posturako lehia estua izan zen Saralegi anaien artean eta azkenean gazteenak, Enekok, lortu zuen podiumera igotzea, zortzi segundoko aldearekin. Finalerako azken txartela ematen zuen bosgarren posturako lehia, berriz, Kañamarestarren artekoa izan zen eta hemen Oier zazpi segundorengatik nagusitu zitzaion Juleni.
Gauzak horrela, azkeneko bi sailkatuek maila galdu dute. Zortzigarren postuan gelditu den Joxean Etxeberria zigatarrak, berriz, Lopezen aurkako jaitsiera kanporaketa eskatu du (Juan Jose Lopezek ez du kanporaketan parte hartu lesio baten ondorioz). Jaitsiera kanporaketa jokatzeko, gehienez 8 hilabeteko epea izango da.
Emaitzak:
- Iker Vicente (Otsagi) 12:52
- Jon Rekondo (Leitza) 15:51
- Eneko Saralegi (Leitza) 17:38
- Ruben Saralegi (Leitza) 17:46
- Oier Kañamares (Arostegi) 18:08
- Julen Kañamares (Arostegi) 18:15
- Iban Resano (Dorrao) 19:01
- Joxean Etxeberria (Ziga) 19:16
- Goizeder Belza (Etxarri Aranatz) 20:59
- Xuban Kañamares (Arostegi) 21:20
Hiru domina Euskal Herriarentzat nazioen arteko lehen saioan
Emakumezkoen 540 kiloko mailan zilarrezkoa, gizonezkoetan, 23 urtez azpikoan, zilarrezkoa ere eta 580 kiloko mistoan brontzezkoa.
Beste hiru domina euskal taldeentzat bigarren jardunaldian
Emakumezkoen 500 kilokoan Badaiotzek urrea eta Beti Gaztek brontzea. Gizonezkoen 600 kilokoan, Beti Gaztek brontzea
Euskal taldeek bost domina irabazi dituzte munduko txapelketako lehenengo egunean
Emakumezkoetan, Badaiotzek, Beti Gaztek eta Gaztedik. Gizonezkoetan Ibarrak eta Beti Gaztek