HERRI KIROLAK/SOKATIRA
Nafarroako 4×4 sokatira txapelketa Betelun izan da
Argazkiak: Egursport
Nafarroako 4×4 sokatira txapelketako pisu arinetako lehia hasi zen pasa den larunbatean Betelun. Bertan, emakumezkoen 235 kiloko eta gizonezkoen 300 kiloko lehen jardunaldiaz gain, 20 urtez azpikoek eta kadeteek bigarrena jokatu zuten.
Nafarroako launakako sokatira txapelketako maila nagusietako bost txapelketatik hiru lehiatu dira dagoeneko eta hiruak (txapelketa mistoa, emakumeen 255 kilokoa eta gizonezkoen 320 kilokoa) Beti Gaztek irabazi ditu. Orain, pisu arinen txanda da, emakumeak eta gizonezkoak 235 eta 300 kilotan arituko direlarik bi jardunalditan.
Lehen saioa Betelun jokatu zuten pasa den larunbat arratsaldean, maiatzaren 14an, Betelun.
Emakumezkoetan, Beti Gaztek irabazi zituen tiraldi guztiak, atzetik Berriozar, Araxes A, Txantrea, Amaiur, Antsoain eta Araxes B sailkatu zirelarik.
SAILKAPENA
1 Beti Gazte 7 puntu
2 Berriozar 6 puntu
3 Araxes A 5 puntu
4 Txantrea 4 puntu
5 Amaiur 3 puntu
6 Antsoain 2 puntu
7 Araxes B 1 puntu
Gizonezkoetan, berriz, lehen postuan berdindu zuten Berriozar eta Beti Gazte taldeek, eta ondoren, Amaiur A, Txantrea B, Amaiur B eta Txantrea A sailkatu ziren.
SAILKAPENA
1 Berriozar 5,5 puntu
2 Beti Gazte 5,5 puntu
3 Amaiur A 4 puntu
4 Txantrea B 3 puntu
5 Amaiur B 1,5 puntu
6 Txantrea A 1,5 puntu
Bestalde, 20 urtez azpikoen mailan, Berriozar nagusitu zen 4 puntu eskuratuta. Antsoain A izan zen bigarren (3 puntu), Txantrea hirugarren (2 puntu) eta Antsoain B laugarren (1 puntu).
Kadeteen mailan aldiz, Antsoain A izan zen irabazlea (7 puntu), Andra Mari 3 (6 puntu) eta Berriozarren aurretik (5 puntu). Laugarren Antsoain B izan zen (4 puntu), bosgarren Amaiur (3 puntu), seigarren Andra Mari 1 (2 puntu) eta zazpigarren Andra Mari 2 (1 puntu).
Maiatzaren 21ean jokatuko dute azkeneko jardunaldia Berriozarren. Emakumezkoen 235 kiloko eta gizonezkoen 300 kiloko txapela bertan erabakiko da eta 20 urtez azpikoek eta kadeteek hirugarren jardunaldia, eta ondoren, lehen bi sailkatuen arteko finalak izango dituzte.
Sokatira Mundiala. Sokatira, kirol olinpikoa
Deialdi olinpikoetan parte hartu zuen sokatirak 1.900 eta 1.920 artean. Gerora, egitarau ofizialetik at gelditu zen, partehartzaile kopurua murrizteko erabakian
Batirtze Ispizua eta Nerea Egurrola, Bizkaiko txapeldun
Bizkaiko Trontza Txapelketa lehiatu zuten pasa de igandean Sopelan
Nafarroako ingude eta hirugarren mailako aizkora txapelketak jokatu dira
Ingudean Maika Ariztegi eta Iosu Marturet nagusitu dira eta aizkoran Iker Gorriti izan da txapelduna