EUSKAL PILOTA
Nafarroak irabazi du GRABNI txapelketa
Nafarroako Euskal Pilota Federazioak (FNPV) GRABNI txapelketa irabazi du, sei urte geroago berriro ere frontoi zein trinketeko tituluak eskuratuta
GRABNI Txapelketa Eskal Herriko federazio ezberdinetako selekzioen arteko lehiaketa ospetsua da, Errioxakoak ere parte hartzen duelarik (Gipuzkoa, Araba, Bizkaia, Nafarroa, Iparralde eta Errioxako federazioen selekzioak, alegia).
Aurten, GRABNI normaltasunera itzuli da bi urteko ziurgabetasunaren ostean eta txapelketaren oinarriak berreskuratu ditu, pandemiak azken bi urteetan aldatu ostean.
2022ko lehiaketan, lehenik, ligaxka jokatu zuten guztiek, martxoaren 13ko asteburuan hasi eta apirilaren 10ekora bitartean. Behin ligaxka amaituta, finalerdian txanda izan zen eta azkenik, asteburu honetan, Mendizorrozako pilotalekuetan zein trinketean, Astronomos trinketean eta Lakuako frontoian jokatu ziren GRABNI txapelketako final denak, guztira 55: ezker horman 38 eta trinketean 17.
Gasteizko bost pilotaleku eta bi trinketetan jokatu zituzten beraz GRABNI txapelketako finalak, azkenean Nafarroa suertatu zelarik txapeldun bai ezker paretan, baita trinketean ere. Nafarroak bi txapel orokorrak irabazi zituen eta Gipuzkoa azpitxapeldun geratu zen bai trinketean zein ezker paretan.
Nafarroak guztira 22 txapel eskuratu zituen, 13 frontoian eta 9 trinketean. Gipuzkoak 15 irabazi zituen (frontoian 12 eta trinketean 3), Bizkaiak 9 (frontoian 8 eta trinketean bakarra) eta Arabak 3 (hiruak frontoian). Errioxak, bere aldetik, ez zuen txapelik eskuratu, eta Iparraldea aldiz zigortua izan zen, txapelketan zehar etengabe erretiratu zelako.
Hauek dira asteburu guztian zehar eman ziren emaitzak:
Trinketean:
Nafarroa: 9 txapela.
Gipuzkoa: 3 txapela.
Bizkaia: 1 txapela.
Araba: 0 txapela.
La Rioja: 0 txapela.
Iparralde: -3 txapela (zigorrak).
Ezker Pareta:
Nafarroa: 13 txapela.
Gipuzkoa: 11 txapela.
Bizkaia: 8 txapela.
Araba: 3 txapela.
Iparralde: 1 txapela (zigorrak).
La Rioja: 0 txapela.
Erremonteko Master Torneoaren bigarren finalerdirako sailkatu da Endika Urrutia
Endika Urrutia saldiastarrak pronostikoa bete eta nagusitasunez irabazi zion Goikoetxeari, 30-14
Hasia da Erremonteko Master Torneoa
Txapelketako lehenengo partidan Ansa II.ak 30-24 irabazi zion Azpirozi. Bigarrena, larunbatean, Goikoetxea V.a eta Endikaren artekoa
Jokoan da Binakako Emakume Laboral Kutxa Txapelketa
Lau partida jokatu ziren larunbatean Ataunen, bi pilota goxuakin, bakarra mistoa erabilta eta laugarren bat 16 urte azpiko kategorian