EUSKAL PILOTA

Nafarroa Foru Komunitatea txapelketa Arbizun izan da

2022/05/08

Nafarroako Foru Komunitateko Txapelketaren eskutik, Arbizu emakumezkoen pilotaren hiriburua izan zen larunbat honetan, 22 partidako maratoi batekin. Jardunaldi luze hau txapelketa honen oinarrien ispilurik onena da: lehiaketa erabat irekia, inolako salbuespenik gabe, emakumeen pilota, kasu honetan eskua, Nafarroan sustatzeko helburu argia duena.

Programak merezi zuen. Goizean bi koadrangular jokatu ziren, hastapeneko pilota goxuko 12 partida, non finalaurrekoetarako sailkatu ziren Natale Aranburu-Uxue Gomez eta Leire Arribas-Maria Isabel Garcia bikoteak.

Arratsaldean pilota goxua senior mailako lauangeluarra jokatu zen ere, sailkapena eskuratu zuten bikoteak honakoak izan zirelarik: Ainhoa Iñiguez-Maite Martinez eta Naroa Iturain-Rocio Noguerol. Ondoren, pilota mistoaren txanda izan zen, non lau t ‘erdiaren barruan Leire Oskozek 18-6 irabazi zion Eider Zubizarretari.

Azkenik, eliteko pilotariak aritu ziren pilota mistoarekin. Lehenengo norgehiagokan, Larrartek eta Erasunek Olatz Arrizabalaga-Irati Zabala bikoa gainditu zuten, oso partida gogorra jokatuta. Amaiera agoniko batean eta 75 minutuko lehiaren ondoren, Arrizabalagak goiko txapara bidali zuen pilota bat azken tantoan eta horrek garaipena eman zien aurkariei.

Jardunaldia itxi zuen partida ere oso orekatua izan zen eta emozioz beterikoa, bertan Maddi Barrokal-Nora Mendizabalek Leire Garai-Uxue Oses bikotea mendean hartu zutelarik 22-20ko emaitzarekin.

Nafarroako Foru Komunitatea torneoa

Larunbata, 2022-05-07 Ordua: 11:00 Arbizuko pilotalekua

Lehenengo kuadrangularreko bikote sailkatua, pilota goxua gazteak

Natale Aranburu eta Uxue Gomez

Bigarren kuadrangularreko bikote sailkatua, pilota goxua gazteak

Leire Arribas eta Maria Isabel Garcia

Hirugarren kuadrangularreko bikote sailkatuak, pilota goxua senior

Naroa Iturain eta Rocio Noguerol

Ainhoa Iñiguez eta Maite Martinez

Lehenengo partida, eskuz banaka pilota mistoa gazteak

Leire Oskoz 18 Eider Zubizarreta 6

Bigarren partida, eskuz binaka pilota mistoa elite

Irati Zabala – Olatz Arrizabalaga 21  Miren Larrarte – Itxaso Erasun 22

Hirugarren partida, eskuz binaka pilota mistoa elite

Maddi Barrokal – Nora Mendizabal 22  Leire Garai – Uxue Oses 20

Hurrengo jardunaldiak Atarrabian (maiatzak 15), Vianan (maiatzak 21) eta Lizarran (maiatzak 25) jokatuko dira eta ekainaren 5ean amaituko da txapelketa Nafarroa Arenan.

Esku-huskako txapelketa bukatu ondoren, paleta gomazko txapelketa hasiko da, ekainaren 11n Lekunberrin finalerdiak lehiatuko direlarik eta ekainaren 19an berriz, Altsasun, finalen txanda izango delarik, Burunda frontoi birmoldatuan.

Erkiaga eta Zabala, txapeldun

Erkiaga eta Zabala, txapeldun

Aritz Erkiagak eta Jon Zabalak bi setetan gainditu dituzte Iñaki Osa Goikoetxea eta Aimar Aldazabal (7-15 eta 12-15)

Share This