MENDI LASTERKETAK
Munduko Mendi Lasterketen Kopa amaitu da, Euskal Selekzioaren partehartzearekin
Larunbat honetan, Limonen (Italia), Munduko Mendi Lasterketen Kopako hamalaugarren eta azken proba jokatu da, Limone Extreme SkyRace, 27 kilometroko ibilbidea eta 2.600 metroko desnibel positiboa duena.
Euskal Selekzioaren espedizioa 12 korrikalarik osatu zuten, honakoak hain zuzen ere: Mayi Mujika, Ander Iñarra, Xabier Zarranz, Xabier Lete, Iñaki Olano, Lide Urrestarazu, Iñigo Alzola, Andrea Garay, Julen Martinez Estibariz, Aitor Ajuria, Hodei Lujanbio eta Borja Zubizarreta.
Hauek izan dira euskal selekzioaren neska-mutilek izandako emaitzak:
LIMONE EXTREME SKYRACEKO SAILKAPENA
Gizonezkoak
- Ander Iñarra
- Iñaki Olano
- Aitor Ajuria
- Julen Martínez de Estibariz
- Xabier Lete
- Íñigo Alzola
- Xabier Zarranz
- Borja Zubizarreta
- Hodei Lujambio
Emakumezkoak
- Mayi Mujika
- Lide Urrestarazu
- Andrea Garay
World Series mendi lasterketen munduko kopa honetako 14 hitzorduak lehiatu ondoren, Euskal Selekzioak korrikalari bana kokatu du emakumezkoen zein gizonezkoen sailkapen nagusiko bost onenen artean.
Gizonezkoen sailkapenean, Ander Iñarra laugarren sailkatu da Jordi Alisekin postua partekatuta, Limoneko proban lorturiko 18 puntuei, Livigno, Hochkönig eta Gorbeian egindakoak batuta guztira 212 puntu lortu dituelarik. Beraz, Iñarra podiumetik gertu geratu da Christian Mathys suitzarra onena izan den txapelketan. Azpimarragarria da ere Asier Larruzeak lortutako zazpigarren postua 186 punturekin.
Emakumezkoetan ere Mayi Mujika podiumetik oso gertu geratu da, zirkuituko zazpi probatan parte hartu eta gero. Hitzordu puntuagarriak Livigno, Gorbeia, Madeira eta Skyrace des Matheysins izan dira, orotara 256 puntu pilatu dituelarik, hartara bosgarren postua lortuz. Beste euskal federatu batek, Oihana Azkorbebeitiak, hirugarren bukatu du. Emakumezkoetan onena Denisa Dragomir errumaniarra izan da, parte hartu duen 5 lasterketetan gailendu baita. Lide Urrestarazuren merezimenduzko postua ere nabarmendu behar da, 134 punturekin hamahirugarren postuan bukatu baitu.
MUNDUKO KOPAKO SAILKAPENA
Gizonezkoak
- Christian Mathys
- Daniel Antonioli
- Ricardo Cherta
- Ander Iñarra
- Jordi Alis Sánchez
- Luca del Pero
- Asier Larruzea
Emakumezkoak
- Denisa Dragomir
- Stefanie Kröll
- Oihana Azkorbeitia
- Georgia Tindley
- Mayi Mujika
- Lide Urrestarazu
2021ra arte atzeratu da Gasteizeko Ironmana
Antolatzaileek 2021eko uztailaren 11rako iragarrita dagoen hurrengo edizioan parte hartzeko deia egin dute
II. Tabirako Mendi Lasterketa lehiatu zen iragan asteburuan
Oihana Azkorbebeitia eta Joxe Mari Errasti nagusitu ziren Tabirako mendi lasterketan
Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuituaren egutegia zehaztu da
Lehenengo proba irailaren 5ean izango da Igantzin, eta azkenekoa azaroan Adunan oraindik zehaztu gabeko datan