EUSKAL SELEKZIOA/MENDI LASTERKETAK

Munduko Kopako Tromso Skyrace lasterketeta: Iñarra eta Zorroza lehen hamarren artean

2019/08/05

Iñarra eta Zorroza lehen hamarren artean Munduko Kopako Tromso Skyrace
lasterketetan

Munduko Kopako hamaikagarren lasterketa jokatu zen atzokoan Norvegiako Tromso hirian. Ez zen nolanahiko lasterketa Eskandinabiako lurretan jokatu zutena, datuak kontutan hartzekoak baitira; 57 kilometro eta 4700 metroko desnibel positiboa. Bertan, Ander Iñarrak eta Maria Zorrozak, lehen hamarretan amaitzea lortu zuten. Azkorbebeitiak, bertan behera utzi behar izan zuen lasterketa hankeko minez.

Udara aurrera doan einean, Munduko Kopako lasterketen egutegia azken datetan sartuta dago jada. Tromso hiriak hartu zuen atzokoan hamaikagarren lasterketa, eta beste urtebetez, lasterketaren gogortasuna gertutik bizi izan zuten bertaratu ziren korrikalariek.

Gizonezkoen artean maila handia zegoen irteeran. Jonathan Albon korrikalari ingelesaz gain, garaipena lortzeko asmoarekin ziren Zaid Ait Malek, Daniel Yung, Codi Lin, Manuel Anguita edo Euskal Selekzioko kidea Ander Iñarra. Ibilbidearen zati askotan Zaid Ait Malek izan zen onena, baina lasterketa aurrera joan ahala, iazko irabazlea, Jonathan Albonek ez zien irabazteko aukerarik ere eman. Helmugan, Albon (6;54,30) izan zen onena. Atzetik sartu ziren Manuel Anguita (7;03,30) eta Daniel Yung (7;06,34). Ander Iñarrak zazpigarren amaitu zuen (7;58,53). “Nire lehen ultra izan da. Lasterketa oso gogorra eta teknikoa da. Asko gustatu zait, eta une batean erretiratzea ere burutik pasa zitzaidan arren, asko gozatu dut ibilbideaz eta paisaiaz. Errepikatezko moduko lasterketa da. Emaitzarekin oso pozik nago, gehienbat Munduko Kopako rankingean postu onenan nagoelako” adierazi zuen Iñarrak helmuga igaro ostean.

Emakumeetan ere izugarrizko maila izan zuen lasterketak. Gure bi kideek, Maria Zorrozak eta Oihana Azkorbebeitiak, zorte ezberdina izan zuten. Lehenak, beste behin, lehen hamarretan amaitu zuen Munduko Kopako proba batean. Bederatzigarren izan zen (10;02,13), Johanna Astrom suediarrak irabazi zuen lasterketan. Astromek (8;00,49), zortzigarren amaitu zuen sailkapen orokorrean. “Inoiz egin dudan lasterketarik gogorrena eta basatiena izan da. Oso igoera bertikalak eta jaitsiera teknikoak zituen. Helmugara osorik iritsi naiz, eta oso pozik nago beederatzigarren postuarekin” aitortu zuien Zorrozak helmugan. Azkorbebeitiak bere aldetik, bertan behera utzi behar izan zuen proba 35.kilometroan, hankeko mina medio.

Munduko Kopak, abuztuaren 23an izango du hurrengo parada. Suitzako Zermatt herri dotorean jokatuko da 24 kilometroko eta 2800 metroko desnibel positiboa dituen Ultraks “Extreme” lasterketan.