FUTBOLA / XII. EUSKAL HERRIA KOPA
Mulier 1-0 San Ignacio | Berriozar 2-4 Oiartzun
Mulier 1-0 San Ignacio eta Berriozar 2-4 Oiartzun XII.Euskal Herria Kopako B mailean.
Finalean San Ignacio eta Bizkerre izango dira B maila honetan.
Gaur, abuztuak 27, XI. Euskal Herria Kopa 2022 edizioaren B mailean:
Mulier 1-0 San Ignacio, Salesianos futbol zelaian.
Berdindua izan da jokoa zelaian. Lehenengo zatiak batera eta bestera ibili dira, baina bigarren zatiaren hasieratik San Ignacio jokoan nagusitzen joan da, gola sartzeko aukera garbiak ere izan ditu, Ariadnak gelditu dituenak. Azkenean Nuriak sartu du gola San Ignazioaren atean, Mulierren kontraeraso batean, Mulierren garaipenerako.
Berriozar 2-4 Oiartzun, Berriozar futbol zelaian.
Lehia handia izan da zelain Berriozar C.F eta Oiartzun arteko norgehiagokan. Hasieratik gipuzkoarrak nagusitu dira zelaian eta markagailuan ere aurrea hartu dute 0-2, atsedenaldiaren aurretik Berriozarrek gola sartu eta 1-2 joan dira aldageletara. Bigarren zatia antzekoa izan da. Oiartzunek beste bi gol sartu ditu, gehiago sartzeko aukera izan du, baina etxeko atezainak galarazi die aldea handitzen. Berriozarrek beste gol sartu eta azkenean, markagailua 2-4 izan da.
‘A maila’ egutegia
A MAILA | TALDEA | EMAITZA | TALDEA | KRONIKA |
---|---|---|---|---|
A FINALERDIAK | ||||
2022.08.28 12:00 MINTXETA (Elgoibar) | Eibar | 0-3 | Alaves | ehkirola.eus |
2022.08.28 16:00 BERAZUBI (Tolosa) • ETB1 • | Reala | 3-1 | Athletic | ehkirola.eus |
A 3/4 POSTUAK | ||||
2022.09.03 17:00 Sondika | Athletic | 2-0 | Eibar | ehkirola.eus |
A FINALA | ||||
2022.09.04 16:00 Azkoitia • ETB1 • | Reala | 4-1 | Alaves | ehkirola.eus |
‘B maila’ egutegia
B MAILA | TALDEA | EMAITZA | TALDEA | KRONIKA |
---|---|---|---|---|
A MULTZOA | ||||
2022.08.13 12:30 OIARTZUN | Oiartzun | 0-0 [9-8 p.] | Mulier | ehkirola.eus |
2022.08.13 12:00 SAN IGNACIO | San Ignacio | 1-0 | Berriozar | ehkirola.eus |
2022.08.20 12:30 SAN IGNACIO | San Ignacio | 3-2 | Oiartzun | ehkirola.eus |
AURRERA | Aurrera | Bertan behera | Berriozar | ehkirola.eus |
2022.08.27 12:15 BERRIOZAR | Berriozar | 2-4 | Oiartzun | ehkirola.eus |
2022.08.27 12:00 SALESIANOS | Mulier | 1-0 | San Ignacio | ehkirola.eus |
B MULTZOA | ||||
2022.08.13 18:00 USABAL [Tolosa] | Tolosa | 0-1 | Bizkerre | ehkirola.eus |
20221.08.21 FADURA [Getxo] | Bizkerre | 15-0 | Angeluko Isatsak | ehkirola.eus |
TOLOSA | Tolosa | Bertan behera | Angeluko Isatsak | ehkirola.eus |
B FINALA | ||||
2022.09.04 12:00 San Ignacio | San Ignacio | 1-1 [7-6 p.] | Bizkerre | ehkirola.eus |
Sarrerak
Internet bidez erosi ahal dira dagoeneko ‘A’ maileko REALA – ATHLETIC finalerdiko sarrerak.
Sarrerak erosteko → https://ehkirola.eus/sarrerak/
Realak erraz gainditu du Gasteizko Aurrera
FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA Ekainaren 10ean Berriozarren jokatu zen Reala-Aurrera Vitoriaren finalaurrena. 4-0 gailendu zen Reala. Asteazkena izan arren, giro ederrean jokatu zen partida. Marisol Sanchez berriozartar jokalari historikoak egin zuen...
Oiartzun-Athletic penaltika erabaki da
FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA Atzo jokatu zen paisai zoragarria duen Beltzenea Hendaiako futbol zelaian Euskal Herriko emakumezkoen V.futbol koparen lehen final erdia (hurrregoa Real Sociedad-Aurrera de Vitoria Berriozarren jokatuko da...
Athletic hirugarrenez garaile Euskal Herriko Emakumezkoen Futbol Kopan
FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA Bilboko Aste Nagusiaren barruan, giro ezin hobea izan da Bilboko Mallona zelaian Athletic eta Realak jokatu duten Euskal Herriko Emakumezkoen IV Futbol Kopako finalean. Bilboko Konpartsek eta Euskal Herria Kirolak...