EUSKAL PILOTA
Miren Larrartek ez du Emakume Master Cupeko finala jokatuko
Emakume Master CUP txapelketaren itzulerako datak ezartzearekin batera hainbat pilotarik txapelketa lehiatzeari uko egin diote
Covid19 gaitzak sorturiko pandemiak etenaldia eragin zuenean, Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketako azken lau partida erabakiorrak jokatu gabe geratu ziren.
Berriki ordea, txapelketari berrekiteko egunak zehaztu dira eta azkenean pilota goxua erabiltzen den modalitateko finalerdiak Elgoibarren lehiatuko dira ekainaren 26an, bi egun geroxeago, ekainaren 28an, finalak jokatuko direlarik Irungo frontoian.
Hala ere, berri txarrak ere ailegatu dira Master Cup txapelketaren antolakuntzarentzat, izan ere hainbat pilotarik uko egin diote lehiaketaren azken txanpan parte hartzeari, arrrazoi ezberdinak tarteko.
Hasiera batean, Leire Etxaniz eta Eneritz Arrietak ez zutela parte hartuko zabaldu zen eta orain Miren Larrarte ere azken fase honetan ez dela arituko jakin izan da.
Leire Etxanizen kasuan, arrazoi gisa bere senitarteko batzuen egoera aipatu zuen, izan ere, oso gertuko hiru persona ditu aislamendu egoeran oraindik, eta ororen gainetik osasuna jarri nahi zuela jakinarazi zuen. Gainera, bere lan ordutegia aukeratutako datekin bateragarria egiteko arazoak zituen eta beraz, txapelketan jarraitzeari uko egin zion, bere lekua Ane Urkizu gipuzkoarrak hartuko duelarik.
Bestetik, Eneritz Arrietak ere ez du beste finalerdia jokatuko, bere lekuan Ainhoa Ruiz de Infante, Otxandioko aurrelaria arituko delarik Amaia Jakarekin batera antzuolako Galeano ahizpen aurka.
Eta azkenik, tamalez Miren Larrarte pilotari bidaniarrak Emakume Master Cup binakako txapelketaren finala ez duela jokatuko jakinarazi du.
Ekainaren 28an izango da finala, eta Larrartek azaldu duenez, lehentasuna eman die ikasketei, unibertsitatera sartzeko probak hortik gertu izango baitira eta entrenamenduek ikasteko denbora larregi kenduko ziotenaren beldur hartu du erabakia.
Leire Garai izango da bere ordezkoa pilota mistoko finalean. Garai eta bere bikotearen aurka irabazi zuten finalerdia Larrartek eta Olatz Ruiz de Larramendik, eta bikote horretako aurrelaria Garai denez, bera izango da Irungo finalean arituko dena, Gentzane Aldai eta Olatz Arrizabalagaren aurka.
Aurtengo Txapelketa
Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketak indartsu jarraitzen du eta aurten ia ehun pilotarik, zehatz esanda 94k, –47 bikotek– hartu dute parte Binakako txapelketan.
2020ko Binakakoa bi kategoriatan jokatu da: ohiko pilota goxoakoak jarraitzen du jarraitzailerik gehien izaten, (35 bikote izango dira, 70 pilotari), eta geroz eta parte hartzaile gehiago erakartzen ari den pilota mistokoan 12 bikote aritu dira lehen ekitaldi honetan.
Iparlur Masters Txapelketa sei erremontistekin hasiko da larunbatean
Zubiri, Goikoetxea V.a, Juanenea, Ansa II.a, Urriza eta Barrenetxea IV.a dira sei pilotariak
Lehen faseko bi bikote onenak izango dira Paxaka txapelketako finalean
Finala eta hirugarren posturako lehia datorren larunbat arratsaldean jokatuko dira Iruritako Aranabian
Bizkaia Paleta txapelketako finalerdiak zehaztu dira
Irazustabarrenak eta Etxanizek Galdos-Erasunen aurka arituko dira eta Huizi eta Martinek, Agirresarobe eta Arrietaren kontra