HERRI KIROLAK/HARRIA
Mikel Lopetegi Urra, Euskadiko harri txikien txapelduna
Argazkiak: egursport.com
Maila absolutuko txapela, Mikel Lopetegi “Urra” zarauztarrak jantzi zuen, guztira 10.825 kilo jasota. 80 kilotik azpiko kategoriako txapela Jagoba Otaegik jantzi zuen, orotara 7.412,50 kilo jasota
Maila absolutuko eta 80 kilo azpikoen Euskadiko harri-jasotze txapelketa jokatu zen joan den larunbatean, urriaren 3an, Aiako probalekuan. Lau harrirekin aritu behar izan zuten harri-jasotzaileek, hiruna minutuko txandetan: 125 kiloko laukizuzena, 125 kiloko zilindrikoa, 112,5 kiloko kubikoa eta 100 kiloko bola.
Mikel Lopetegik lortu zuen garaipena, orotara 93 jasoaldi eginda. Hain zuzen ere, hiru minutuko txandetan 27 aldiz altxa zuen 125 kiloko harri errektangularra, 25 aldiz pisu bereko zilindroa, 18 aldiz jaso zuen 112,5 kiloko harri zilindroa, eta, azkenik, 23 aldiz 100 kiloko bola.
Bigarren sailkatu zen Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a (24 aldiz altxa zuen 125 kiloko harri errektangularra, 24 aldiz pisu bereko zilindroa, 18 aldiz jaso zuen 112,5 kiloko harri zilindroa, eta 23 aldiz 100 kiloko bola), eta hirugarren Gorka Etxeberria izan zen (21 aldiz altxa zuen 125 kiloko harri errektangularra, 21 aldiz pisu bereko zilindroa, 14 aldiz jaso zuen 112,5 kiloko harri zilindroa, eta 18 aldiz 100 kiloko bola).
Jagoba Otaegi nagusitu zen, berriz, 80 kiloz azpikoen mailan (16 aldiz altxa zuen 125 kiloko harri errektangularra, 18 aldiz pisu bereko zilindroa, 13 aldiz jaso zuen 112,5 kiloko harri zilindroa, eta 17 aldiz 100 kiloko bola). Josetxo Urrutiak egin zuen bigarren (15 aldiz altxa zuen 125 kiloko harri errektangularra, 19 aldiz pisu bereko zilindroa, 12 aldiz jaso zuen 112,5 kiloko harri zilindroa, eta 14 aldiz 100 kiloko bola). Manex Aburuzak ezin izan zuen Aiako probalekuan aritu, aurreko egunean min hartu baitzuen.
Sailkapenak
Maila Nagusia
Mikel Lopetegi Urra: 93 jasoaldi, 10.825 kilo
Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a: 89 jasoaldi, 10.325 kilo
Gorka Etxeberria: 74 jasoaldi, 8.625 kilo
Iraitz Arruti: 60 jasoaldi, 6.950 kilo
80 kilotik azpikoak
Jagoba Otaegi: 64 jasoaldi, 7.412,5 kilo
Josetxo Urrutia: 60 jasoaldi, 7.000 kilo
Urrezko Aizkolarien Kopako kanporaketa jokatu zen Donostian
Mikel Larrañaga, Eneko Otaño, Iker Vicente, Aitzol Atutxa eta Jon Rekondo sailkatu dira finalerako
Alaitz Imaz eta Julen Gabirondo garaile bakarkako Sega Ligan
Almitzak antolatzen duen Euskal Herriko XII. Bakarkako Sega Ligako hirugarren eta azken saioa Etxalekun lehiatu zen
Julen Alberdi Txikia IV.a eta Jesus Mari Mujika txapeldun
Aiako probalekuan jokatutako Gipuzkoako Binakako Aizkora Txapelketan nagusituta