ESKALADA
Mikel Linazisorok Baltzolan dagoen «Il domani» kateatu du
Urriaren 25ean kateatu zuen Euskal Selekzioko kide den Mikel Linazisorok Obaba (Bizkaia, 9a zailtasuna) bidea Baltzolan, bere garaian Iñaki Marco ‘Kongi’-k prestatutako bideak, jarraipena izan zuelarik. 2017an Iñaki Arantzamendik zailtasun gradu berria ipini zionetik, inork ez zuen igotzerik lortu.
Hura izan zen 2000. urtean Bergaran jaiotako kirolariaren hirugarren 9a zailtasuna bere ibilbidean. Lehena, 2016an “Beti puntuan” (Etxauri) izan zen, eta bestea “Sistematik ihes”.
Oraingoan, neguaren erdian, I ́ll Domani (Baltzola, 9a zailtasuna) egiten saiatu da Linazisorok, bai eta lortu ere, hilabete baten buruan 9a mailako bi bide egin dituelarik.
“Il domani” bidea berezia da Linazisororentzat, izan ere, marra horrek izan dituen bi protagonista, Patxi Usobiaga eta Adam Ondra, asko miresten ditu. Usobiaga izan zen “Il domani” ekipatu eta haren lehen igoera egin zuen eskalatzailea. Ondrak, berriz, lehen ekinaldian 2014. urtean sinatu zuen.
Duela bost urte saio batzuk egin zituen Linazisorok eta sekuentziak gogoan zituen beraz, horri esker nahiko azkar kateatu zuelarik bidea. Usobiagak ekipatutako bide horrek 30 metro ditu. Eroria du, eta, ezaugarriei dagokienez, blokeko hainbat sekzio ditu. Hala ere, bergararrak ez zuen buruhauste handirik izan “Il domani”-n prozesu azkarra egiteko. Eta, azkenean, azaroaren 23an, burututako hirugarren saiakeran bidea kateatzea lortu zuen.
20 urteko eskalatzaile bergararrak oso gazte hasi zen bere dohaiak erakusten, eta hiru urte besterik ez zituenean hasi zen eski alpino modalitatean. Geroago eskaladara pasatu zen, eta hemen ere hasieratik maila bikaina erakutsi zuen. Esaterako, 12 urte zituenean bere lehenengo 8c bidea kateatu zuen (‘White Zombie’, Baltzolan), 13rekin Araotzen ‘Koldoren Mundua’ 8c+ bidea, eta 15 urte zituela, Etxauriko ‘Begi Puntuan’ 9a bidea.
Atzeratu dira Euskal Herriko Eskalada Txapelketak
Pasa den asteburuan, Iruñean jokatzekoak ziren Euskal Herriko Eskaladako Zailtasuneko eta Abiadurako diziplinetako txapelketak
[Gu ere bai!] Herri oso bat gailurrean
Everesteko espedizioa gogoratu eta omentzeko, Gu ere bai! ekimenak deialdia egin du asteburu honetan Euskal Herriko mendi gailurretara igotzeko
Pou anaiak eta euskal mendizaletasunaren ondarea
Euskal mendizaletasunaren ondarea sustatzeko ahaleginen artean, Pou anaiek haien urterik oparoena bizi izan dute