HERRI KIROLAK/AIZKORA
Mikel Larrañagak irabazi du Urrezko Aizkolarien Kopa
Donostiako Trinitate plazan jokatu zuten pasa den larunbatean, Urrezko Aizkolari Kopa txapelketaren XXXVI. edizioa, bertan bost aizkolari aritu zirelarik nor baino nor gehiago: Mikel Larrañaga, Jon Rekondo, Eneko Otaño, Iker Vicente eta Aitzol Atutxa, hain zuzen ere.
Mikel Larrañaga aizkolari azpeitiarrak 31 minutu eta 29 segundo behar izan zituen 54 ontzako hamalau enbor ebakitzeko, bigarren sailkatu zen Iker Vicentek baino 44 segundo gutxiago. Hirugarren, berriz, Eneko Otaño beizamarra izan zen (36:05) eta laugarren Aitzol Atutxa (38:21). Azkenik, bosgarren postuan sailkatu zen Jon Rekondo, lanak 41 minutu eta 40 segundotan bukatuta.
Larrañaga lehiak aurrera egin ahala hobeto aritu zen, laugarren enborrera arte Vicenteren atzetik ibili zelarik. Lehenengo kanaerdikoa Ikerrek zatitu zuen aurrena Larrañagari 9 segundoko aldea aterata eta bigarren kanaerdikoarekin segundo bat gehiago batu zion abantailari, hirugarren enborrerako jadanik 35 segundoko aldea eskuratua zuelarik.
Handik aurrera, Larrañaga suspertu egin zen, eta laugarren enborrean abantaila osoa irentsi zuen lehiaren buruan jarrita (7´37¨¨) eta Iker Vicente 8 segundora utzita. Ondoren, eginahalak ondo kudeatu zituen azpeitiarrak eta aldea haunditu zuen, hamaikagarren eta hamabigarren kanaerdikoetara iritsita minutu eta zazpi segundoko zuloa ireki zuelarik.
Azkeneko bi enborretan aldea pixkat murriztea lortu zuen Vicentek baina azkenean garaipen argia erdietsi zuen Mikel Larrañagak, 44 segundoko abantailarekin txapela jantzi zuelarik.
Aurtengo garaipenarekin, azken bi urteetako arantza kentzeko aukera izan zuen Larrañagak, izan ere, 2019an eta 2020an txapeldunorde geratu zen azpeitiarra, Iker Vicenteren atzetik. Hala ere, probako errekorra ez zuen ontzerik izan, 1995. urtetik Donato Larretxearen eskuetan jarraitzen duelarik (27´:17´´).
SAILKAPENA
- Mikel Larrañaga Elgarresta. 31′ 29”
- Iker Vicente Saralegi. 32′ 13”
- Eneko Otaño Aizpurua. 36′ 02”
- Aitzol Atutxa Gurtubai. 38′ 21”
- Jon Rekondo Salaberria. 41′ 40″
Beñat Zarrabeitia: “Despachos y competitividad, claves hacia la oficialidad”
Beñat Zarrabeitiaren erreportajea [GARA 2018.09.02], Euskal Selekzioaren auziaren norabidean urrats kualitatiboak emateko beharraz
Euskal Herria munduko mailarik gorenean sokatiran
SOKATIRA Euskal Herriak ordiezkaritza ofiziala izan du Txinako Xuzhou herrian jokatu den Goma gaineko Munduko Sokatira Txapelketan: sei talde eta euskal selekzio bat aritu dira euskal banderapean. Emaitza, halakoa. Hamasei domina ekarri dituzte: urrezko bi,...