EUSKAL PILOTA
Mickael Massonde zuraidarrak irabazi du Iparraldeko Trinketeko nagusien finala
Trinketeko Iparraldeko nagusien 1. mailako buruz buruko finala jokatu zen igande arratsaldean Donibane Garaziko Garat trinketean, Eneko Maiz billabonatarra eta Mickael Massonde zuraidarraren artean.
Ikusgarria eta berdindua izaten ari zen Maizen eta Massonderen arteko lehia, maila ezin hobea erakutsi zuten bi aurkariek eta tanto bikainak ikusteko aukera egon zen. Zoritxarrez, partidaren amaieraldean Maizi sorbalda atera zitzaion eta ezin izan zion Massonderi behar bezala aurre egin, azken honek eskuratu zuelarik txapela, 40-34 irabazita.
Txapelketako finalaurrekoak martxoan jokatu behar zituzten, baina Covid-19 zela eta, atzeratu egin ziren. Horrela, igandean jokatu zuten txapelketako finala. Endaiarrak Pilota Taldea ordezkatu du gipuzkoarrak, eta Atzarri taldekoa da lapurtarra.
Maizek, iaz, hirugarren mailan hasi zuen txapelketa eta aurreneko urtean lehen mailara igo zen zuzenean, oso pilotari gutxik eskuratu duten lorpena. Profesional mailan aurrera egiteko partida garrantzitsua zuen atzokoa. Azkenean, ordea, txapela Massondek irabazi zuen, 40 eta 34 tantoko markagailuarekin. Maizek berriz, bigarren postuarekin konformatu behar izan zuen.
Galtzen hasi zuen partida Imazek (7-0, 20-13-24-28) baina handik aurrera suspertu zen billabonatarra eta markagailua berdintzea lortu zuen (29-29 eta 31-31). Une horretan baina, paretaren kontra hartu zuen kolpea eskumako sorbaldan eta minaren minez ibili zen handik aurrera, ezusteko honek garaipena asko erraztu ziolarik Massonderi (35-33 eta azkenean 40-34).
Bigarren mailan, Asier Aspuru txapeldun
Bigarren mailari dagokionez, Asier Aspuru da Ipar Euskal Herriko zilarrezko kategoriako txapeldun berria trinkete jokoan. Pilotari abadiñarrak txapelketako finala erraz irabazi zion Amikuze eskualdeko Florian Mendiburu pilotariari. Aspuruk partidaren hasieratik bere nagusitasuna erakutsi zuen eta partida osoan aurretik joan zen markagailuan, azkenik 40-19 irabazita txapela jantzi zuelarik.
Gaurko garaipenarekin datorren denboraldian Ipar Euskal Herriko lehen mailan jokatzeko aukera zabaldu zaio Aspururi. Orain arte Hendaiako (Lapurdi) Endaiarrak pilota taldearekin jokatu du.
Emakumeen Esku-pilotako IV. Bizkaia Txapelketa azken txanpan sartu da
Final haundia apirilaren 23an jokatuko da Bizkaia frontoian
Barandika eta Lekerika, Danian txapeldun
Battle at the Palace txapelketako finalean, Olharan eta Etchetori 21-12 irabazi ostean
Emakumezkoen IV. Eskupilota Bizkaia Txapelketaren finalerdiak lehiatu dira
Emaitzak: Aldai-Mendizabal 22 vs. Larrarte-Oses 8 eta Garai-Gaminde 8 vs. Arrizabalaga-Agirre 22