MENDIA

MENDIAN GORA erakusketa ikusgai

by | 2020/12/08

Argazkiak: emmoa.eus

MENDIAN GORA erakusketak Euskal Herriko mendizaletasunaren historiako giltzarri nagusiak gogorarazi nahi ditu. Berariaz erakusketarako osatu diren 20 azalpen-panelekin batera, balio sinboliko handiko materialak erakutsiko dira, itzal handiko mendizaleek edo horien senitartekoek EMMOA Fundazioari emandakoak. Fotoprix etxearen lokaletan, erreferente izan diren mendizale arabar zenbaiten lehen planoak jarriko dira ikusgai, iraganeko, oraingo edo etorkizuneko mendizaleenak.

Erakusketaren ezaugarri nagusia zera da: kasu guztietan, jatorrizko materialak erakutsi dira, benetakoak. Esate baterako, 1924ko lehen eskalada hartako iltzea ikus dezakegu (Fraile mendikoa), edota Martin Zabaletak 1980an Everest mendiaren gailurrean zabaldu zuen ikurrina, edo gaur egun Pou anaiek munduan zehar eskalatzen dabiltzanean erabiltzen duten materiala. Mendizaleak garaian garaiko arropekin ikusi ahal izango ditugu gainera. Erakusleihoetan, QR kodeak jarriko dira, edukietan lasaiago sakontzeko eta erakusketako jantzi edo gauza bakoitzaren atzean dagoen historia ezagutzeko.

NON IKUS DAITEKE MENDIAN GORA ERAKUSKETA?
Gasteizko Zabalguneko 10 erakusleihotan:
• Alaba jeneralaren kaleko 18 zenbakian: Uterque denda zenaren bi erakusleihotan (Urteim).
• Dato kaleko 15 zenbakian: Adolfo Domínguez denda zenaren erakusleiho batean (Urteim).
• Datu kaleko 17 zenbakian: Mosel denda zenaren bi erakusleihotan (Urteim).
• Florida kaleko 17 zenbakian: Vallejoren lokaleko 3 erakusleihotan.
• Posta kaleko 3 zenbakian, Fotoprix dendaren egungo kokalekuan.

ZER EGITEN DU EMMOA FUNDAZIOAK?
Euskal Herriko mendizaletasunaren historia ezagutaraztea du xede EMMOAk, eta, horretarako, hitzaldiak, proiekzioak edota bere funts dokumentalekin osatutako aldi baterako erakusketak antolatzen ditu, erakusketa modu berritzailek erabiliz.
Jada 100 urtetik gora dituen historian zehar espedizio garrantzitsuenetan mendizaleek erabilitako materialak eta funts bibliografikoak biltzen, sailkatzen eta artxibatzen ditu.

ERAKUSKETA IBILTARIA:
Gasteizkoa bukatu ostean, Euskal Herriko beste udalerri handi batzuetan aurkeztuko da erakusketa, eta beste hiru hiriburutara joko du lehendabizi. Gure mendizaletasunaren lekukotasuna bazter guztietara zabalduko da horrela, hurrengo belaunaldiek ere balio horiez goza dezaten.

INAUGURAZIOA – PRENTSA-OHARRA:
• EGUNA: abenduak 9
• ORDUA: 12:00 h.
• LEKUA: Laboral Kutxaren ekitaldi-aretoa / Dato 16, sotoa, Gasteiz

ERAKUSKETAREN IRAUPENA:
2020ko abenduaren 9tik 2021eko urtarrilaren 30era.