MENDIA
Mendi Tourrak 7.100 ikusle izan ditu aurten
2022ko Mendi Tourrak neurria hartu dio aro berriari, pandemia bolada atzean utziz. Mendiko pelikula puntakoenak, areto onenetan. Eta horrekin jendea, ikusleak, mendizaleak, berriro zinema saioetan elkartzen ari dira.
Urte erdian, urtarriletik maiatzera, 29 geltoki izan ditu aurtengo Mendi Tourrak, hasi Ataunen (Gipuzkoa) eta Monzonen (Huesca) amaituz. Guztira 60 zine saio, mendiko zinema ikusgarrienarekin, iazko BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia edizioko film saritu eta onenetakoekin.
7.100 ikusle bildu dira saio horietara eta antolatzaileak gustora agertu dira izandako harrerarekin. Hori dela eta saioetara gerturaturiko ikusle guztiei eskerrak eman nahi izan dizkiete, denon artean arrasto ona zabaltzen ari direla azpimarratuta. Halaber, babesle eta tokiko antolatzaileei ere esker ona luzatu diete Mendi Tourra posible egiteagatik, izan ere, mendiko zine emanaldiak burutu ahal izateko ezinbestekoa izan da udal, mendi eta kultura elkarte, federazio, eta bestelako eragileen laguntza.
Azkenik, udazkeneko agenda prestatzen ari direla aditzera eman dute antolatzaileek, beraz laster izango da berriro ere mendiko pelikula onenetaz gozatzeko aukera.
URTARRILA
21 ATAUN (lehen edizioa)
24-25 DONOSTIA (11. edizioa)
28 (eta otsailak 4) ZANGOZA (8. edizioa)
29 CANET D’EN BERENGUER (8. edizioa)
OTSAILA
4 ZANGOZA (8. edizioa)
8-9-10 VIGO (3. edizioa)
9-10 LEIOA (11. edizioa)
21-22-23-24 IRUÑA (7. edizioa)
MARTXOA
1-2-4 SANTUTXU-Bilbo (5. edizioa)
7-8-9 TOLOSA (12. edizioa)
10 AGURAIN (5. edizioa)
11-13 ESKORIATZA (7. edizioa)
14-16-17-18 GASTEIZ (10. edizioa)
15-22 EIBAR (8. edizioa)
17-24 ZALDIBAR (6. edizioa)
18-19 VIELHA E MIJARAN (4. edizioa)
21-22 VALLADOLID (3. edizioa)
26 OTXANDIO (2. edizioa)
29-30 BURGOS (4. edizioa)
31 (eta apirilak 1) IGORRE (9. edizioa)
APIRILA
1 IGORRE (9.edizioa)
4-5-6 CAMARGO (4. edizioa)
8-9 HONDARRIBIA (7. edizioa)
22 MURGIA (lehen edizioa)
23 LAGUARDIA (lehen edizioa)
MAIATZA
10 ARRASATE (10. edizioa)
12 MALLABIA (5. edizioa)
19-26 ZARAUTZ (6. edizioa)
22 BERRIOPLANO-BERRIOBEITI (1. edizioa)
24 AZPEITIA (7. edizioa)
27 MONZÓN (3. edizioa)
EMMOAren erakusketa konfinatua ikusgai
1980an Martin Zabaletak Everestera gidaturiko espedizioaren argazki-sorta, 40. urteurrenaren karira
Euskal Selekzioaren aldeko Mendi Martxa
Ekimenaren antolaketa lanetan diharduen Txumai Iturriarekin elkarrizketa
Edurne Pasaban, hamar urte munduko gailurrean
Maiatzaren 17an hamar urte beteko dira, Shisha Pangma igo eta munduko 14 zortzimilak igotzen zituen lehenengo emakumea bihurtu zenetik