MENDIA
Mendi Tourra Azpeitian
BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zine jaialdiko pelikularik onenez eta txalotuenez gozatzeko aukera ematen duen Mendi Tourraren seigarren edizioa egingo da Azpeitian, Soreasu antzokian, uztailak 6 eta 8, asteartea eta osteguna.
Mendia, muturreko kirolak, abentura eta natura gaien zinemagintzako nazioarteko film onenak eta berrienak aurkezten ditu Mendi Film Festivalak abenduro –aurten 14. edizioa beteko du abenduaren 3tik 12ra- , eta han saritutako eta gehien nabarmendutako filmekin osatzen da Mendi Tourra, urte osora zabaltzen den zinema mostra ibiltaria. 2021ean jada, eta pandemiak pandemia, 6000 ikusle erakarri ditu, 17 herri eta hiri desberdinetan emanaldiak eskainita.
‘Mendian Hil, Hirian Hil” -Euskarazko Film Onena, Bilbon-, eta “The Tears of Shiva” euskal pelikulak ageri dira egunetako bakoitzean buruan, haien zuzendariak, Iñaki Peña eta Mikel Sarasola-, Soreasun bilduko dira, eta baita lehen pelikulan protagonista bereziak diren Aizarnako Arantxa Gurrutxaga eta Suku Maya. Mendi Filmeko Epaimahaiaren Saria jaso zuen “L’Escalade Libérée” Antoaine le Menestrel-i buruzkoa, eta Aipamen Berezia jaso zuen “Out of the Blue”, Seb Montaz zuzendariarena.
Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatiba eta Lagun Onak Mendi Bazkuna batzen dira Mendi Filmekin antolakuntzan. Azpeitiko Udala da babeslea, eta Zineuskadik lagundutako ekitaldia da. Soreasu Antzokian eskainiko dira saioak 19:00etan hasita, eta sarrerak 5 eurotan salgai daude kulturaz.eus web-orrian. Leihatilan ere salduko dira antzokian emanaldiak diren aldiro.
*Jatorrizko bertsioetan eskainiko dira filmak, azpidatziekin lagunduta.
EGITARAUA
Uztailak 6 asteartea
CHARGE 2: irudi eta akzio uztartze ikusgarria konbinazio potente batetik eratorria: muturreko eskiatzaileak eta haiekin dabilen munduko drone gidari txapelduna
ATERPEAN ATERI: Mikel Sarasolak ur lasterretako abenturekin egiten du amets etxealdi bete-betean.
L’ESCALADE LIBÉRÉE: Mendi Film 2020 Epaimahaiaren Saria Antoine Le Menestrel eskalatzaile mitikoaren bizitza eta pentsaera.
MENDIAN HIL HIRIAN HIL: Mendi Film 2020 Euskerazko Film Onena Zaintza aringarrietan espezialista den Iñaki Peña medikuak hausnarketarako gonbitea egiten du: zenbateraino eta zertan da desberdin heriotza mendian eta hirian? Nola bizi ohi da dolua? Senide edo lagun maitatuak galdu dituztenen testigantzak biltzen ditu filma honek, tartean Pumori mendian hil zen Beñat Arrueren ama Arantxa Gurrutxaga eta Suku Maya nepaldarra.
Biak, Arantxa eta Suku, eta baita Iñaki Peña zuzendaria ere, Soreasun izango dira filma aurkezten.
Uztailak 8 osteguna
THE TEARS OF SHIVA: Mikel Sarasola kayakista eta zuzendari donostiarraren lana. Nepalgo Karnali ibai sakratuan barna eginiko espedizioa, haren kontserbazio aldarria buruan dela.
Mikel Sarasola zuzendaria eta protagonista Soreasun izango da filma aurkezteko.
THE WURL: “Wasatch Ultimate Ridge Linkup” mendiko lasterketa gogor baten izena da, Salt Lake Cityko (Utah, AEB) erdigunetik ikus daitekeen 58 kilometroko mendi gandor amaigabea. Bi emakume prest agertu dira, eskiekin lagunduta, ibilbidea neguan burutzen duten lehenak izateko.
OUT OF THE BLUE: Mendi Film 2020 Epaimahaiaren Aipamen Berezia
Suitzako Oberland mendietan odisea bertikal liluragarria: highline, akroyoga, spacenet, zapi aereoak, parapentea, windsuitak…
Ostiralean da Euskal Mendizaletasunaren XXIV. Gala Amurrion
Euskal Mendizale Federazioak eta Pyrenaica aldizkariak 2019. urteko euren sariak banatuko dituzte Amurrio Antzokian
Everesterako lehen fasea burutu du Alex Txikonek, Ama Dablam igota
Lemoarraren helburu nagusia hurrengo asteetan Everestera lehen aldiz neguan eta oxigeno artifizialik gabe igotzea da
Pou anaiak eta euskal mendizaletasunaren ondarea
Euskal mendizaletasunaren ondarea sustatzeko ahaleginen artean, Pou anaiek haien urterik oparoena bizi izan dute