MENDIKO LASTERKETAK/EUSKAL SELEKZIOA
Mendi lasterketetako Euskal Selekzioa etxean gelditzen da (VI)
Mendiko Euskal Selekzioak Etxean Gaude lelopean egitasmoa antolatu du Euskal Mendizaleen Federazioak, selekzioaren parte diren korrikalariek egun pairatzen ari garen egoeran, egunerokotasunean nola moldatzen diren ezagutzeko
EMF
Azkenaldian, mendiko diziplina ezberdinetako kirolariak ere, etxean daude COVID-19aren ondorioz. Euren jarduna nolakoa izaten ari den jakiteko, egunero, kirolari ezberdin baten geldialdiaren berri ematen joango gara. Honakoan, Sergio Delgado Fernandez (1995, Gasteiz, Araba), Euskal Selekzioko hautatzaile eta eskalatzailearen hitzak jaso ditugu.
1. Nola pasa duzu berrogeialdia?
Egia esan, nahiko ondo pasatzen nabil berrogeialdia. Bakarrik nago Jaca-n (Aragoi, Espainia), baina kontziente naiz zein den egoera. Familia eta gertukoak ondo daude, eta momentu honetan hori da garrantzitsuena.
2. Zer egin zenuen kirola egiteko baimena eman zuten lehen egunean?
Mendira joan nintzen korrika egitera. Oroel mendia, Jacatik gertu dago, eta oso polita da.
3. Zein egutegi egiteko asmoa zeneukan aurten?
Espainiako Bloke Kopa eta Espainiako Bloke Txapelketa.
4. Uztailetik aurrera zerbait jokatuko denaren esperantzarik baduzu?
Ez, irailera arte ez gara berriro martxan jarriko. Baina ondoren, berriro ere topera ibiliko gara.
5. Zein ziren 2020rako zure helburuak?
Nire helburuak hautatzaile moduan, selekziokideek emaitza politak lortzea zen. Helburu personal gehienak aldiz, arrokan daude. Helburu nagusiena hori izaten da, arrokan, ahalik eta gehien eskalatzea.
Iñarra eta Zorroza lehen postuetan Munduko Kopako zortzigarren proban
Mendi Lasterketako Euskal Selekzioko Ander Iñarra eta Mariza Zorroza nabarmendu dira BUFF® Epic Trail 42 km Munduko Kopako proban
Kayak Surfeko Euskal Selekzioa Peruko Munko Txapelketara
Ipar Irlandan orain dela bi urte lortutako munduko titulua berriro lortzeko asmoarekin lehiatuko dira Peruko Munduko Txapelketan
Euskal Herria beach tennis munduko txapelketan
Beach Tennis eta Kirol Gutxituen Euskal Elkarteak parte hartu du Nazioarteko Beach Tennis Federazioak antolatu berri duen Nazioen Arteko Munduko Txapelketan