MENDIKO LASTERKETAK/EUSKAL SELEKZIOA
Mendi lasterketetako Euskal Selekzioa etxean gelditzen da (III)
Mendiko Euskal Selekzioak Etxean Gaude lelopean egitasmoa antolatu du Euskal Mendizaleen Federazioak, selekzioaren parte diren korrikalariek egun pairatzen ari garen egoeran, egunerokotasunean nola moldatzen diren ezagutzeko
EMF
Azkenaldian, mendiko diziplina ezberdinetako kirolariak ere, etxean daude COVID-19aren ondorioz. Euren jarduna nolakoa izaten ari den jakiteko, egunero, kirolari ezberdin baten geldialdiaren berri ematen joango gara. Honakoan, Vanessa Pelaez Martinez (1991, Andoain, Gipuzkoa), Euskal Selekzioko mendi korrikalariaren hitzak jasoko ditugu.
1. Nola daramazu berrogeialdia?
Hasiera batean, ez nuen ondo eraman. Hau gertatu baino lehen, ez nuen etxea zapaltzen egun osoan, eta bat-batean, giltzapetuta geratu gara. Orain nahiko ondo daramat, guztiok gaude egoera berdinean, eta ezinbestekoa da denok arauak betetzea birusa gehiago ez zabaltzeko.
2. Sasoia mantentzeko zein entrenamendu mota egiten ari zara?
Gehien bat indarreko, core, eta horrelako ariketak egiten ari naiz. Garajean gimnasio txiki bat antolatzen dut, eta edozein material erabiliz, paletak, bizikletaren gurpilak, zirkuituak egiten ditut. Beste batzuetan, palekin padelera jolasten gara, eta etxean dugun bizikleta estatikoa ere erabiltzen dut.
3. Aurten, zein egutegi egiteko asmoa zeneukan?
Iaz ezin izan nintzen Euskal Selekzioarekin estreinatu, baina aurten Espainiako Kopa egin nahi nuen. Baita, herriko eta inguruko auzoetako beste lasterketa batzuk ere.
4. Ekainetik edo uztailetik aurrera zerbait jokatuko denaren esperantzik baduzu?
Ez dut uste udara baino lehen lasterketik jokatuko denik. Etxetik kanpo kirola egiteko aukera izatearekin pozik egongo naiz.
5. Zein ziren 2020rako zure helburuak?
Dudan lesioa atzean uztea zen nire helburua. Kirola behar dugunoi, ez zaigu atsegin lesionatuta egotea, zapuzgarria da hobetu nahi izatea, baina zure gorputzak ez uztea. Lesioen alde ona, berriz itzultzeko gosea edukitzea da.
David Salinas-Armendariz: “Txoporen sake hori”
“Ezinbestekoa da Euskadiko Futbol Federakundearen abenduaren 12ko batzarreko partaideen botoak publikoak izatea”
[BIDEOA] Jon Redondo: “Ofizialtasunerako ez dago arazo juridikorik, borondate kontua da”
[BIDEOA] Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendariari elkarrizketa, ofizialtasuna lortzeko ekimenaz
Euskadiko Futbol Federakundeak aparteko batzarra egingo du Euskal Selekzioaz erabakiak hartzeko
Abenduaren 12an egingo du EFFak Euskal Selekzioaren ofizialtasunari buruzko batzarra, Durangoko San Agustin Kultur Gunean, 18:30etan. Eskabidea egitera animatu nahi ditugu batzarkide guztiak