HERRI KIROLAK/SOKATIRA
Martxoan jokatuko da Goma gaineko Euskal Herriko Sokatira Txapelketa
Martxoan lehiatuko da 2021eko goma gaineko Euskal Herriko Sokatira txapelketa
Euskadiko Herri Kirol Federazioak jakinarazi duenez, 2021eko goma gaineko sokatira txapelketa osoa martxoan jokatuko da azkenean. Hori bai, egun pairatzen ari garen osasun egoera kontutan hartuta, ohikoa baino laburragoa izango da eta pisu bakoitzeko kategoriari dagokion lehiaketa egun bakarrean jokatuko da.
Guztira, sei jardunaldi daude aurreikusita, seiak Getxon egingo dira, Fadurako 1.go frontoian. Martxoaren lehenengo asteburuan hasi (martxoak 6 eta 7) eta hil bereko azkenekoan (27 eta 28) amaituko den txapelketa ateak itxita egingo da, ikuslerik gabe eta osasun neurri guztiak zorrotz beteta. Zehazki, lehiaketari hasiera emateko, martxoaren 6an emakumezkoak 540 kilotan eta gizonezkoak 680 kilotan arituko dira, eta amaitzeko berriz, martxoaren 28an, gizonezkoak pisu arinenean arituko dira, 560 kilotan.
Lesakako Beti Gazte izango da kategoria eta pisu guztietan zortzikotea aurkeztuko duen talde bakarra. Larunbatetako jardunaldiak 17:00etan hasiko dira (pisaketak 14:00etatik 15:30era) eta igandetakoak 11:30ean (pisaketak 08:30etik 10:00etara).
Parte hartuko duten taldeak honakoak izango dira:
GIZONEZKOAK
680 Kilo: Ñapurrak, Beti Gazte, Murueta, Ibarra.
640 Kilo: Ñapurrak, Txantrea, Beti Gazte, Murueta, Ibarra.
600 Kilo: Ñapurrak, Txantrea, Beti Gazte, Berriozar, Ibarra.
560 Kilo: Txantrea, Beti Gazte,Antsoain
EMAKUMEAK
540 Kilo: Badaiotz, Beti Gazte, Ibarra.
500 Kilo:Txantrea, Badaiotz, Beti Gazte, Berriozar, Antsoain, Ibarra
MIXTO 580 kilo
Txantrea, Beti Gazte, Berriozar, Antsoain,Ibarra
Eta txapelketako egutegia berriz honakoa:
Martxoak 6, Larunbata, 540 emakumezkoak + 680 kilo
Martxoak 7, Igandea,640 kilo
Martxoak 13,Larunbata, 500 kilo emakumezkoak
Martxoak 20,Larunbata,600 kilo
Martxoak 27,Larunbata, 580 kilo mistoa
Martxoak 28, Igandea, 560 kilo
Euskal Herriko launakako txapelketa irabazi dute Beti Gazteko gizonezkoek
Atzetik Ibarra taldeko gipuzkoarrak eta Ñapurrak taldeko lapurtarrak sailkatu ziren
Emakumeen Euskal Herriko hainbat herri kirol txapelketa jokatu ziren Mungian
Lau modalitatetan aritu ziren: txinga-eramatea, lokotx-biltzea, lasto-jasotzea eta ingude-jasotzea
Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusia azaroaren 21ean jokatuko dute Bilbon
Final handian bederatzi aizkolarik neurtuko dituzte indarrak, sei gizon eta hiru emakume