LASTERKETAK
Martin Fiz maratoia urriaren 31n jokatuko da
Pasa den urtean maiatzaren 10ean zen egitekoa baina pandemia bere fase gogorrenean zegoenez irailera atzeratu zuten. Azkenean, baina, iazko edizioa behin-betiko bertan behera utzi behar izan zuten.
Aurten berriz, lasterketa dataz aldatzeko erabakia hartu du antolakuntzak eta beraz Martin Fiz maratoiak badauka data berria: urriaren 31n jokatuko da Gasteizen.
Koronabirusaren pandemiak iazko edizioa atzeratzera behartu zuen eta aurten, ohiko datan egingo ez den arren (maiatzean egin ohi da baina atzeratuko zutela aurreratu zuten), urriko azken igandean egingo dela iragarri berri dute antolatzaileek prensa-ohar batean, osasun egoerak baimentzen badu behintzat.
Korrikalari guztien segurtasuna bermatu aldera beharrezko segurtasun neurri guztiak jarriko dituztela azpimarratu dute antolatzaileek , neurri guztiak erakundeekin adostutakoak izango direlarik.
Hala, maratoia bere modalitate guztietan itzuliko da: 42, 21 eta 10 kilometroko lasterketak egongo dira eta Gasteizko gune esanguratsuenetatik igaroko da. Ekainaren 7raino zabaldu da parte-hartzaileen izen emateko epea eta momentuz lasterketaren bideorria guztiz zehaztua ez badago ere, laster emango dute jakitera.
Azken edizioa
2019ko lasterketan, Marc Hurtado izan zen irabazlea 2:27:27ko denboran helmugaratuta, atzetik Agustín Morenok (2:29:57) eta Carlos Gonzálezek (2:37:36) podiuma osatu zutelarik. Emakumezkoetan, Sara Trelles (3:12:29) nagusitu zen, bigarren postua Angelina Mirok (3:24:43) eskuratu zuen eta hirugarrena María Anguitak (3:24:55)
Maratoi erdia ere lehiatu zen eta gizonezkoetan Gustavo Sánchezek (1:09:35) irabazi zuen, Javi Perez (1:09:56) eta Marcos Juncal (1:12:11) atzetik helmugaratu zirelarik. Emakumezkoetan berriz, Leticia Acereda (1:20:09) izan zen irabazlea, Andrea Garay (1:23:26) eta Pilar Moranek (1:25:57) podiuma osatu zutelarik.
Hamar kilometrotako proban, irabazleak Raul Cámara (34:41) eta Elena Loyo (37:39) izan ziren. Gizonezkoetan podiuma Martín Fiz (35:28) eta Alberto Díazek (35:35) osatu zuten eta emakumezkoetan, Eztitzen Etxebarria (43:01) bigarren postua eskuratu zuen eta Txaro Alonso (44:25) hirugarrena izan zen helmugaratzen.
Sailkapen osoa ikusteko sakatu HEMEN
Martin Fiz Maratoia bertan behera geratu da
COVID19 gaitzaren eraginagatik, antolakuntzak aurtengo edizioa bertan behera uztea erabaki berri du
Sarako Kontrabandisten Lasterketa irabazi du Joseba Larraldek
Joseba Larralde beratarrak garaipena eskuratu zuen, bigarren urtez jarraian. Emakumezkoetan, Maud Combarrieu izan zen lehenbizikoa
Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuituaren lehen proba bertan behera geratu da
Larunbat honetan lehiatzekoa zen Igantziko proba azkenean ez da egingo, koronabirusa dela eta