MENDI LASTERKETAK

Martin Diez eta Onditz Iturbe nagusi Ordiziako III. mendi maratoi erdian

by | 2020/10/20

Argazkiak: Goierriko Hitza

Martin Diezek eta Onditz Iturbek irabazi dute Ordiziako III. mendi maratoi erdia

 

Abaltzisketako Larraitz auzotik abiatu eta bertan bukatuta, bidean Alotza zeharkatu, Igaratzaraino joan eta buelta egin behar izan zuten lasterkariek. Gizonezkoetan Martin Diez segurarra izan zen azkarrena, eta emakumezkoetan Onditz Iturbe igorretarra.

Behe-lainoa atzean utzia abiatu ziren goizean 200 lasterkariak, Ordiziako III. mendi maratoi erdiko 20’5 kilometroko ibilbidea betetzeko asmotan. Martin Diez segurarrak lortu zuen denborarik onena (01:41:12), atzetik  Iñaki Olano (01:41:19) eta Hodei Lujanbio (01:44:42) sailkatu zirelarik. Emakumeen artean, aldiz, Onditz Iturbe nagusitu zen (01:57:49). Ia hamar minutu beranduago amaitu du Irati Zubizarretak (02:07:01), eta hirugarren Ruth Brito (02:10:37) helmugaratu zen.

Berez ibilbide ofiziala mendi maratoia da: Larraitz – Alotza – Igaratza – Guardetxe – San Miguel, joan etorria. Aurten baina, Covid-19aren eraginez formatua egokitu beharra izan dute, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ezartzen dituen protokoloak bete ahal izateko. Hori horrela, ibilbidea 20’5 kilometrora laburtu dute, 1.250 metroko desnibel positiboarekin.

Gizonezko sailkapen orokorra

1. Martin Diez (01:41:12)

2. Iñaki Olano(01:41:19)

3. Hodei Lujanbio (01:44:42)

Emakumezko sailkapen orokorra

1. Onditz Iturbe (01:57:49)

2. Irati Zubizarreta (02:07:01)

3. Ruth Brito (02:10:37)

Master+45 gizonezkoetan

1. Zorion Barandiaran (01:58:23)

2. Manu Unanue (02:00:38)

3. Sergio Serrano (02:02:59)

Master+45 emakumezkoetan

1. Nerea Amilibia (02:12:07)

2. Sara Peña (02:16:01)

3. Edurne Arakistain (02:36:38)

23 urtez azpiko gizonezko sailkatuak

1. Ibai Ormaetxea (01:50:48)

2. Manex Idiakez (01:57:26)

3. Xabal Pagola (01:58:44)

23 urtez azpiko emakumezko sailkatuak

1. Irati Zubizarreta (02:07:01)

2. Irantzu Urkola (02:44:35)

XVIII. Gasteiz Hiria Herri Lasterketa-2017

XVIII. Gasteiz Hiria Herri Lasterketa-2017

LASTERKETAK/GASTEIZ HIRIA   Igande honetan, urriak 5, jokatuko da Gasteizen XVIII. Gasteiz Hiria Herri Lasterketa, urtetik urtera antolatu ohi dugun herri lasterketa, kirola ere Euskal Herriaren gure nortasunarekin uztartuta bizitzeko eta sustatzeko ildoan. Ohi...

Gasteiz Hiria Herri Lasterketa azaroaren 1-ean

Gasteiz Hiria Herri Lasterketa azaroaren 1-ean

LASTERKETAK/GASTEIZ HIRIA   Dato kaletik eta 10 kilometroko ibilbidearekin azaroaren 1ean, goizeko 11:00etan ospatuko da XVI. aldiz Gasteiz Hiria herri lasterketa. Euskara eta kirola uztartzeko helburua duen lasterketa honetan izena emateko   [gallery...