MENDI LASTERKETAK
Martin Diez eta Onditz Iturbe nagusi Ordiziako III. mendi maratoi erdian
Martin Diezek eta Onditz Iturbek irabazi dute Ordiziako III. mendi maratoi erdia
Abaltzisketako Larraitz auzotik abiatu eta bertan bukatuta, bidean Alotza zeharkatu, Igaratzaraino joan eta buelta egin behar izan zuten lasterkariek. Gizonezkoetan Martin Diez segurarra izan zen azkarrena, eta emakumezkoetan Onditz Iturbe igorretarra.
Behe-lainoa atzean utzia abiatu ziren goizean 200 lasterkariak, Ordiziako III. mendi maratoi erdiko 20’5 kilometroko ibilbidea betetzeko asmotan. Martin Diez segurarrak lortu zuen denborarik onena (01:41:12), atzetik Iñaki Olano (01:41:19) eta Hodei Lujanbio (01:44:42) sailkatu zirelarik. Emakumeen artean, aldiz, Onditz Iturbe nagusitu zen (01:57:49). Ia hamar minutu beranduago amaitu du Irati Zubizarretak (02:07:01), eta hirugarren Ruth Brito (02:10:37) helmugaratu zen.
Berez ibilbide ofiziala mendi maratoia da: Larraitz – Alotza – Igaratza – Guardetxe – San Miguel, joan etorria. Aurten baina, Covid-19aren eraginez formatua egokitu beharra izan dute, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ezartzen dituen protokoloak bete ahal izateko. Hori horrela, ibilbidea 20’5 kilometrora laburtu dute, 1.250 metroko desnibel positiboarekin.
Gizonezko sailkapen orokorra
1. Martin Diez (01:41:12)
2. Iñaki Olano(01:41:19)
3. Hodei Lujanbio (01:44:42)
Emakumezko sailkapen orokorra
1. Onditz Iturbe (01:57:49)
2. Irati Zubizarreta (02:07:01)
3. Ruth Brito (02:10:37)
Master+45 gizonezkoetan
1. Zorion Barandiaran (01:58:23)
2. Manu Unanue (02:00:38)
3. Sergio Serrano (02:02:59)
Master+45 emakumezkoetan
1. Nerea Amilibia (02:12:07)
2. Sara Peña (02:16:01)
3. Edurne Arakistain (02:36:38)
23 urtez azpiko gizonezko sailkatuak
1. Ibai Ormaetxea (01:50:48)
2. Manex Idiakez (01:57:26)
3. Xabal Pagola (01:58:44)
23 urtez azpiko emakumezko sailkatuak
1. Irati Zubizarreta (02:07:01)
2. Irantzu Urkola (02:44:35)
Bertan behera geratu da Euskal Kosta Krosa
Irailean lehiatzekoa zen Euskal Kosta Krosa lasterketaren laugarren edizioa ez da azkenean egingo lasterkarien eta ikusleen ongizatea bermatzeko
2021ra arte atzeratu da Gasteizeko Ironmana
Antolatzaileek 2021eko uztailaren 11rako iragarrita dagoen hurrengo edizioan parte hartzeko deia egin dute
II. Tabirako Mendi Lasterketa lehiatu zen iragan asteburuan
Oihana Azkorbebeitia eta Joxe Mari Errasti nagusitu ziren Tabirako mendi lasterketan