EUSKAL PILOTA
Markina-Xemeinen hasi da Jai Alai World Tour zesta-punta zirkuitua
Aurten ere, Markina-Xemeingo Uni pilotalekuan eman diote hasiera Jai Alai World Tour zesta-punta zirkuituari, aurreneko Master Series txapelketa jokatuta, zeinak bi finalaurreko eta finala izango dituen, bertan honako pilotariak arituko direlarik: Diego Beaskoetxea, Unai Lekerika, Aritz Erkiaga, Ibon Aldazabal, Iñaki Osa Goikoetxea, Jon Zabala, Jokin Arbe eta Imanol Lopez.
Azken urteetan bezala, lehen eta bigarren mailako txapelketak hartuko ditu Master Series txapelketak. Sendotutako figurak, batetik, eta haiekin egunen batean jolastu nahi duten gazteak, bestetik.
Pasa den larunbatean, uztailak 3, 18:00etan jokatu zen lehen finalaurrekoan, iazko Markina-Xemeingo Master Series txapelketako txapeldunak Diego Beaskoetxea eta Unai Lekerikabeaskoa gernikarrak Erkiaga eta Aldazabalen aurka neurtu ziren.
Azkenean bikote gernikarra hobeto aritu zen eta garaipena erdietsi zuten 15-7 eta 15-12. Lehenengo setean, erabat nagusitu ziren hasi eta buka, oso serio jokatu zuten, hutsegiterik egin gabe, eta berehala zulo haundia ireki zuten markagailuan (8-1). Garaileek ez zuten erritmoa gutxitu eta aldea mantendu zen (10-2, 14-3), nahiz eta azkenean urdinek markagailua pixkat txukuntzea lortu zuten (15-7).
Bigarren jokoan aldiz, lehia orekatuagoa joan zen eta partidua ez zen hautsi aurrekoan bezala. Aldazabal ere gehiago sartu zen jokoan eta emozioa mantendu zen markagailuan (4-4, 5-5, 6-6, 7-7, 9-7). Hamarnako berdinketa ere eman zen eta momento horretan aurretik jarri ziren gorriak (13-10) azkenean jokoa ixten asmatu zutelarik (15-12).
Datorren uztailaren 16an, Karmen egunean, jokatuko da bigarren finalerdia, Arbe-Lopez eta Goikoetxea-Zabala bikoteen artean. Finalak uztailaren 18an izango dira, kategoria bakoitzeko bi bikote onenak neurtuko direlarik.
Jaialdiko lehen partiduan, Alex Goitia eta Ion Ibarluzea markinarrak erraz nagusitu ziren, Aaron Gonzalez de Matauko eta Danel Mandiolaren aurka: 30-19.
MARKINA-XEMEIN MASTER SERIES TXAPELKETA
Uztailak 3, 16, 18 (18:00h)
Bikoteak:
BEASKOTXEA-LEKERIKA
ERKIAGA-ALDAZABAL
GOIKOETXEA-ZABALA
ARBE-LOPEZ
Bigarren maila
Aaron-Danel
Alex-Ibarluzea
Antxon-Atain II
Goenaga-Mandiola
Plazandreak saioaren ligaxkako lehen itzulia amaitu da
Reyes Azkoitiaren taldea bigarren postuan kokatu da, Mikel Inuntziagaren talderengandik puntu bakarrera
Getaria nagusi plaza libreko desafioan
Lapurdiko Getariako herrian zesta-puntako erronka antolatu zuten, non Zumaia eta Getariako hirukoteak neurtu ziren, plaza librean
Laxoa txapelketako final laurdenetako itzuliko partidak jokatu dira
Momentuz kanporaketa pasatzea lortu duten taldeak hauek dira: Arraioz Sagardia, Oitz eta Irurita Miguelene