EUSKAL PILOTA

Malerrekako Erronka txapelketako hirugarren jardunaldia jokatu da

2022/04/25

Argazkiak: Ados Pilota

Ados pilota elkarteak eta Malerrekako Mankomunitateak, Malerrekan errespetuzko harremanak kanpainaren barruan, Malerrekako Erronka pilota txapelketa antolatu dute, zazpi herritako udalen eta Doneztebeko Santamaria jatetxearen eta Ttipi-Ttapa Fundazioaren laguntzarekin.

Ezkurran eta Donamarian jokatutako bi lehenbiziko jardunaldien ondoren, txapelketaren hirugarren jardunaldia lehiatu zen larunbat honetan, apirilaren 23an, 19:00etan Legasako pilotalekuan.

Bertan, Axkin eta Xaruta taldeak izan ziren aurrez aurre. Axkin taldearekin, Orbegozo, Ruiz de Infante eta Naroa Agirre aritu ziren eta Xaruta taldearekin, Irantzu Iantzi, Ruiz de Larramendi eta Aldaregia. Bi norgehiagoka jokatu zituzten: binaka partida bat 22 tantora eta lau eta erdiaren barruan beste bat 18 tantora. Profesionalen arteko partiden aurretik, 18:00etan eskualdeko pilotari gaztetxoen arteko partidak jokatu zituzten ere.

Txapelketari dagokionez, Naroa Agirrek Bizkaiko txapela bereganatu berritan 4 terdikoa jokatu zuen Irantzuren aurka eta emozioz beteriko partiduan Irantzu gailendu zen tanto bakarreko aldearekin (18-17).

Binakako partida ere bide beretik joan zen eta aurrekoan bezala Xaruta nagusitu zen azkenean (22-20), hartara jardunaldian jokoan zeuden bi puntuak haientzat izan zirelarik.

TXAPELKETAKO EMAITZAK

  1. jardunaldia: Mendaur 2- Xaruta 0

4terdi:

🔴Oses 18  🔵Aldaregia 9

Binaka:

🔴Arrieta-Mujika 22 🔵Iantzi-Ruiz de Larremendi 16

  1. jardunaldia: Xaruta 1 – Ekaitza 1

4terdi:

🔴Mendiburu 18 🔵Iantzi 9

Binaka:

🔴Etxekolonea-Iturriaga 18 🔵Aldaregia-Ruiz de Larramendi 22

3. jardunaldia: Xaruta 2 – Axkin 0

4terdi:

🔴 Iantzi 18  🔵 Agirre 17

Binaka:

🔴Zabaleta-Orbegozo 20  🔵 Aldaregia-Ruiz de Larramendi 22

MALERREKAKO ERRONKA TXAPELKETA

Bertako mendien izena duten lau taldetan banatutako hamabi emakume arituko dira, talde bakoitzean hiru pilotari izango direlarik. Jardunaldi bakoitzean binakako partida bat 22 tantora eta lau eta erdiko partida 18 tantora jokatuko dituzte profesionalek. Talde guztiak elkarren aurkako ligan arituko dira eta finala 2 talde onenen artean lehiatuko da.

Berriki jokatu duten txapelketan egin duten bezala, amen abizenekin jokatuko dute Ados pilota elkarteko emakumeek Malerrekako erronka ere.

TALDEAK

Ekaitza: Iturriaga, Etxekolonea eta Mendiburu

Mendaur: Arrieta, Oses eta Mujika

Axkin: Orbegozo, Ruiz de Infante eta Agirre

Xaruta: Ruiz de Larramendi, Iantzi eta Aldaregia

EGUTEGIA

Ezkurra, apirilaren 9an, larunbatean 19:00etan

Xaruta – Mendaur

Donamaria, apirilaren 17an, igandean 19:00etan

Axkin – Ekaitza

Legasa, apirilaren 23an, larunbatean 19:00etan

Axkin – Xaruta

Saldias, maiatzaren 1ean, igandean 12:00etan

Ekaitza – Mendaur

Urroz, maiatzaren 6an, ortziralean 19:00etan

Mendaur – Axkin

Zubieta, maiatzaren 15ean, igandean 12:00etan

Ekaitza – Txaruta

Finala maiatzaren 22an jokatuko dute Sunbillan, 12:00etan