ARRAUNA/PIRAGUISMOA
Maialen Chourraut, ‘Beldurretan Arraunean’
Iñigo Asensioren zuzendaritzapean, “Beldurretan Arraunean” dokumentala ekoitzi dute, Maialen Chorraut txapeldun olinpikoa ardatz hartuta.
1983. urtean jaio zen Maialen Chorraut Lasarte-Orian eta 12 urte zituela, hasi zen piraguismoan Atletico San Sebastian klubean. Bratislavako Munduko junior txapelketan parte hartu zuen 2000. urtean eta 2004an lortu zuen nazioarte mailako lehen domina (Europako txapelunorde 23 urtez azpikoen mailan).
2008an Beijingo Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, hamaseigarren bukatuta. 2009an Munduko txapeldunorde izan, eta handik aurrera beti munduko lehen bosten artean egonkortu zen. 2011ean Munduko Txapelketan brontzea irabazi zuen, eta 2012an Londresko Olinpiar Jokoetan brontzezko domina eskuratu zuen.
Ama izan ondoren, 2014an bueltatu zen berriro lehiaketetara eta garaipenaren bideari jarraiki 2015ean Europako Txapelketa irabazi zuen. Azkenik, Rioko Olinpiar Jokoetan desiratutako urrezko domina irabazi zuen eta banakako kirol batean metal preziatuena lortu duen lehen euskal kirolaria bihurtu zen.
Brasilgo Olinpiar jokoetan urrezko domina eskuratu zuenetik, Tokioko plaza olinpikoa lortzea zuen erronka. Ibilbide horretan, arazo fisikoei aurre egin behar izan die, baita barneko beldurrei ere eta guzti hoiek islatzen ditu dokumentalean. Entrenamenduak, lehiaketak, hausnarketak, kezkak, desirak… 2019ko urtarriletik irailera Maialen Chourraut piraguistak bizitako esperientziak helarazten dizkigu dokumentalak.
Tokiorako bidea, ordea, urte bete luzatuko da, mundu mailan hedatzen ari den koronabirusa dela-eta. Nazioarteko Olinpiar Batzordeak abuztuan Japoniako hiriburuan egin behar ziren jokoak 2021 urtean egingo zirela jakitera eman zuen eta horregatik, egoerara moldatu beharko da Brasilgo txapeldun olinpikoa. Urte bat gehiago izango dute kirolariek data garrantzitsua prestatzeko eta larrialdi egoera honi alde positiboa aurkitu berharko dio lasartearrak Olinpiar ziklo berriari aurre egiteko indarrak hartuta.
Tokioko Olinpiar Jokoak atzeratuko direla jakin eta hiru egunetara, martxoaren 27an, egin behar zuten filmaren aurrestrenaldia Donostiako Aquariumean baina korobirusari aurre egiteko ezarritako babes-neurriak direla eta ezinezkoa suertatu da. Horren ordez, kirolariak, babesleak eta erakundeetako kide batzuk aukera izango dute dokumentala online ikusteko eta ondorengo solasaldiaz gozatzeko.
Oriaren Jeitsiera lehiatu zen iragan larunbatean
Emakumezkoetan Orioko trainerua eta gizonezkoetan Hondarribiko Ama Guadalupekoa nagusitu ziren
Oriaren XXVI. Traineru Jaitsiera larunbatean
Aurtengo Oriaren jaitsieran 91 traineru eta 1.200 estropalaritik gora arituko dira
Arraun Lagunak eta Hondarribia A irabazle Hondarribiako XX. Traineru Jaitsieran
Ikurriña eskuratzeko lehia estua egon da emakumezko zein gizonezkoetan, ezusteko bat baino gehiago eman delarik