LASTERKETAK

Maddi Marquet eta Urko Herran garaile Zizurkilgo Duatloian

2022/04/05

Argazkiak: ataria.eus

Apirileko lehen igandean lehiatu da Zizurkilgo I. Duatloia, Zumarpe Sari Nagusia, Danena Kirol Elkarteko kideek eta herriko gazte talde batek elkarlanean antolatuta. Proba puntuagarria iza zen Euskadiko Zirkuiturako, eta Gipuzkoako Txapelketa ere izan zen, gizonezkoetan zein emakumezkoetan.

Esprint distantzian jokatu da duatloia. Korrika bost kilometro egin behar zituzten, aurrena. Joxe Arregi plazan abiatu, Fraisorora igo, jaitsi, eta Paxux-etik kiroldegiko biribilguneraino eta buelta, bi itzuli. Ondoren 20 kilometro bizikletan, bi igoerekin itzuli bakoitzean: Aduna auzora daramana, lehenengoa, Irizar enpresako biribilgunetik gora. Bigarrena, Zizurkilgo goiko auzora daramana, Beibategi aldetik. Jaitsiera Olentzo aldetik egin zen, eta handik zuzenean, helmugaraino.

Azkenean, emakumezkoetan Maddi Marquet donostiarra eta gizonezkoetan Urko Herran gasteiztarra izan ziren garaileak.

Emakumezkoak izan ziren aurrenak ateratzen, eta berehala aurrera egin zuen Maddi Marquetek. Abantailari eutsi zion eta helmugara bakarrik iritsi zen, 1.05.18ko denborarekin. Atzetik, bigarren Miren Josune Bikuña (1.07.53) izan zen eta hirugarren Nuria Rodriguez (1.08.05).

Gizonezkoetan lehia estuagoa izan zen. Urko Herranek eta Joanes Goitisolok batera egin zuten bizikletako zatia eta korrikako azken zatian, Herran gailendu zen, 55.30eko denboran helmugaratuta. Goitisolo izan zen bigarren (55.48) eta hirugarren Javier Hernandezek (56.57) osatu zuen podiuma.

Zizurkilgo I. Duatloian Gipuzkoako Duatloi Txapelketa izan zen jokoan ere hainbat mailetan, emaitza hauekin:

Maila absolutua

Gizonezkoak

  1. Javier Egiguren
  2. Ander Segurola
  3. Beñat Guridi

Emakumezkoak

1.Maddi Marquet

  1. Miren Josune Bikuña
  2. Olatz Marquet

Jubenilak

Gizonezkoak

  1. Aimar Oliden
  2. Joanes Etxabe

Emakumezkoak

  1. Aratz Urkola
  2. Ximena Zeberio

Juniorrak

Gizonezkoak

  1. Haritz Iturzaeta
  2. Oier Irazusta
  3. Elur Urkola

Emakumezkoak

  1. Mara Arruti

23 urtez azpikoan

Gizonezkoak

  1. Javier Egiguren
  2. Beñat Guridi
  3. Aitor Arotzena

Emakumezkoak

  1. Maddi Marquet
  2. Olatz Marquet

Beteranoak 1

Gizonezkoak

  1. Aitor Regillaga
  2. Aitor Manterola
  3. Aitor Tejeria

Emakumezkoak

  1. Leire Lizarralde
  2. Olatz Korkostegi
  3. Ainhoa Calleja

Beteranoak 2

Gizonezkoak

  1. Andoni Illarramendi
  2. Mikel Izagirre
  3. Luis Migel Galindo

Emakumezkoak

  1. Miren Josune Bikuña
  2. Pili Esnaola
  3. Ainhoa Mendia
[Gu ere bai!] Herri oso bat gailurrean

[Gu ere bai!] Herri oso bat gailurrean

Everesteko espedizioa gogoratu eta omentzeko, Gu ere bai! ekimenak deialdia egin du asteburu honetan Euskal Herriko mendi gailurretara igotzeko