LASTERKETAK
Maddi Marquet eta Javier Fernandez, Basauriko Duatloian garaile
Basauriko duatloiaren hogeita laugarren edizioan Euskadiko duatloi txapelak banatu ziren, esprint distantzian
Lasterketa Basaurin lehiatu zen pasa den igandean, apirilak 10, Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta. Bost kilometro korrika lehenengo, 20 kilometro bizikleta gainean eta beste 2’5 kilometro korrika proba amaitzeko. 115 partehartzaile zeuden izena emanda eta 95ek amaitu zuten.
Atletek, lehenengo eta behin, oinezko lasterketaren zatia osatu zuten. 5 kilometroko ibilbidea Artunduaga Kiroldegitik eta industrialdetik igarotzen zena. Sektore zoragarri honen ondoren, kirolariak bizikletara igo ziren bigarren zatiko 20 kilometro gogorrak egiteko. Azkenik, 2,5 kilometroko oinezko lasterketa batek erabaki zituen txapeldunen izenak.
Basauriko Duatloiari dagokionez, emakumezkoetan Maddi Marquet nagusitu zen, 1:12:08ko denbora eginda, atzetik Nuria Rodriguez (1:15:00) eta Ane Gurtubay sailkatu zirelarik (1:20:14).
Gizonezkoetan berriz, Javier Fernandez izan zen irabazlea, 1:00:26ko denboran helmugaratuta. Bigarren Aimar Murua (1:00:42) izan zen eta hirugarren Aitor San Vicente (1:01:02).
2022ko Basauriko Duatloia, Euskadiko duatloi sprint txapelketa ere izan zen, non emakumezkoen lehian Maddi Marquet nagusitu zen, Ane Gurtubay eta Susana Gandariasen aurretik. Gizonetan, Javier Fernandezek eskuratu zuen txapela, Aimar Murua eta Aitor San Vicenteren aurretik.
BASAURIKO DUATLOIA
Emakumezkoak
1 MARQUET FERRAN, MADDI SALTOKI TRIKIDEAK 1:12:08
2 RODRIGUEZ SANCHEZ, NURIA SCDR ANAITASUNA 1:15:00
3 GURTUBAY ARTABE, ANE GALDAKAOKO MOZOILO TRIAT 1:20:14
4 GANDARIAS OLEAGA, SUSANA SESTAO TRIATLOI TALDEA 1:20:21
5 CARRASCOSA GARCIA, MONICA SESTAO TRIATLOI TALDEA 1:20:25
Gizonezkoak
1 FERNANDEZ VICARIO, JAVIER ALUSIGMA PEÑOTA DENTAL PO 1:00:26
2 MURUA POZA, AIMAR ALUSIGMA PEÑOTA DENTAL PO 1:00:42
3 SAN VICENTE ASTOBIZA, AITOR ALUSIGMA PEÑOTA DENTAL PO 1:01:02
4 BILBAO PEREZ, GONTZAL SOCIEDAD CICLISTA BILBAINA ABM 1:01:23
5 GARCIA URIARTE, JON TKRONO TRIATLON GETXO 1:01:31
EUSKADIKO DUATLOI SPRINT TXAPELKETA
Emakumezkoak
1 MARQUET FERRAN, MADDI SALTOKI TRIKIDEAK 1:12:08
2 GURTUBAY ARTABE, ANE GALDAKAOKO MOZOILO TRIAT 1:20:14
3 GANDARIAS OLEAGA, SUSANA SESTAO TRIATLOI TALDEA 1:20:21
4 CARRASCOSA GARCIA, MONICA SESTAO TRIATLOI TALDEA 1:20:25
5 KORKOSTEGI OIANGUREN, OLATZ ALOÑA MENDI K.E. 1:20:59
Gizonezkoak
1 FERNANDEZ VICARIO, JAVIER ALUSIGMA PEÑOTA DENTAL PO 1:00:26
2 MURUA POZA, AIMAR ALUSIGMA PEÑOTA DENTAL 1:00:42
3 SAN VICENTE ASTOBIZA, AITOR ALUSIGMA PEÑOTA DENTAL PO 1:01:02
4 BILBAO PEREZ, GONTZAL SOCIEDAD CICLISTA BILBAINA ABM 1:01:23
5 GARCIA URIARTE, JON TKRONO TRIATLON GETXO 1:01:31
- Sailkapen osoak ikusteko sakatu HEMEN
Zegama-Aizkorri mendi maratoia, ekainaren 6an
2020ko edizioa bertan behera utzi behar izan ostean, datorren urteko data zehaztu du lasterketaren antolakuntzak
Elgoibarko Mugertza Krosaren 78. edizioa bertan behera geratu da
Ikuslerik bildu ezinak eta 20 urtez azpiko lasterketarik ezin eginak atzera egitera behartu ditu antolatzaileak
Mikel Linazisorok Baltzolan dagoen «Il domani» kateatu du
Dagoeneko bergararrak kateatzen duen laugarren 9a bidea da honakoa