EUSKAL PILOTA
Luzean taldeak irabazi du 58. Enrique Abril Errebote Txapelketa
Irailaren hasieran hasi zen Enrique Abril Errebote Txapelketaren 58. edizioa, bertan Euskal Herriko sei talde aritu direlarik:
-A Multzoan: Zaharrer Segi (Baigorri, Nafarroa Beherea); Zubieta (Zubieta, Gipuzkoa); Behar Zana (Villabona, Gipuzkoa).
-B Multzoan: Luzean (Donibane Lohitzune, Lapurdi); Kanboarrak (Kanbo, Lapurdi); Txost (Oiartzun, Gipuzkoa).
Hasierako fase honetan, itzuli bateko ligaxka jokatu zen multzo bakoitzean eta izandako emaitzen arabera honela geratu zen sailkapena:
A MULTZOA
1. Behar Zana (Villabona, Gipuzkoa), 4 puntu
2. Zaharrer Segi (Baigorri, Nafarroa Beherea), 3 puntu
3. Zubieta (Zubieta, Gipuzkoa), 2 puntu
B MULTZOA
1. Luzean (Donibane Lohizune, Lapurdi), 4 puntu
2. Kanboarrak (Kanbo, Lapurdi), 3 puntu
3. Txost (Oiartzun, Gipuzkoa), 2 puntu
Kanporaketen fasea etorri zen jarraian, non bi finalerdi lehiatu ziren aurreko fasean multzo bakoitzeko ligaxkan lehen bi postuetan sailkatutako taldeak gurutzatuta (A1-B2; B1-A2).
Finalerdi hauetan, batetik Behar Zana eta Kanboarrak neurtu ziren eta bestetik, Luzean eta Zaharrer Segi, azkenean Behar Zana eta Luzean taldeak sailkatu zirelarik finalera.
Pasa den igandean, urriak 17, jokatu zen beraz final haundia, arratsaldeko 16:30ean, Oiartzungo Beheko plazan, non Donibane Lohizuneko Luzean taldeak jantzi zuen txapela, beste behin ere, Behar Zanari 13-2 irabazita.
Enrique Abril Errebote Txapelketaren palmaresari dagokionean, Luzean taldea da sailkapen buru, 18 txapelekin (11 aldiz txapeldunorde). Atzetik ditu Aviron Bayonnais, 14 txapelekin (6 aldiz azpitxapeldun); Kapito Harri, 11rekin (7 aldiz txapeldunorde); Behar Zana eta Noizbait, 4rekin (9 eta 7 aldiz azpitxapeldun, hurrenez hurren); Endaiarrak 2rekin (behin txapeldunorde); eta Zaharrer Segi, Yoko Garbi eta Zubieta, banarekin (lehenak beste behin izan dira azpitxapeldun, bigarrenak 6 aldiz eta hirugarrenak 5 bider).
Bizkaia Torneoa Nazioarteko Opena 2021 hastear da
Lehenengo jardunaldia larunbat honetan izango da eta finala berriz ekainaren 19an
Iera Agirre-Maite Ruiz de Larramendi eta Olatz Arrizabalaga-Naroa Agirre, finalera
Irunen jokatutako finalerdietan, 22-12 eta 22-8 nagusitu ondoren, hurrenez hurren
Oriamendi Torneoko finalistak zehaztu dira
Segurola eta Zaldua I.a Goikoetxea V.a-Labaka bikotearen aurka neurtuko dira martxoaren 27an jokatuko den finalean