HERRI KIROLAK/SEGA

Luixa Uzkudunek eta Mikel Lizartzak irabazi dute Sega Ligako bigarren jardunaldia

by | 2022/06/06

Argazkiak: almitza.eus

Almitza Sega Elkarteak antolatzen du Euskal Herriko XIII. Bakarkako Sega Liga, eta bertan guztira hamar emakumezkok eta 11 gizonezkok helduetan, eta hamasei gaztetxok eman dute izena.

Lehenengo saioa Udaben egin zen, eta bigarrengoa Altzon burutu zen larunbat honetan, 18:00etan hasita, Altzo Muinon, jende ugari bertaratu zelarik.

Emakumezkoen lehian, 35 metro karratuko eremua ebaki behar izan zuten segalariek eta Luixa Uzkudun leaburuarra izan zen lehen sailkatua. Gizonezkoek 100 metro karratuko eremua moztu behar izan zuten, eta kasu honetan, Mikel Lizartza tolosarra izan zen garailea.

Gaztetxoek ere egin zuten bere erakustaldia  Altzon. Adinaren arabera, tamaina ezberdinetako sailak moztu behar izan zituzten.

EMAITZAK

Emakumezkoen kategorian:

  1. Luixa Uzkudun – 01.44,60 – 60 puntu
  2. Alaitz Imaz – 01.49,56 – 59 puntu
  3. Maide Garmendia – 1.55,70 – 58 puntu
  4. Irati Astondoa – 2.05,00 – 57 puntu
  5. Malou Henriksen – 2.11,00 – 56 puntu
  6. Susana Lopez – 2.17,95 – 55 puntu
  7. Ainara Otamendi – 2.32,95 – 54 puntu
  8. Sheila Sarasola – 3.15,00 – 53 puntu
  9. Graxi Elosegi – 4.32,75 – 52 puntu
  10. Leire Murillo – 4.33,10 – 51 puntu

Gizonezkoen kategorian:

  1. Mikel Lizartza – 3.18,40 – 60 puntu
  2. Julen Gabirondo – 3.23,91 – 59 puntu
  3. Migel Mari Jauregi Altzo – 3.34,00 – 58 puntu
  4. Amaiur Arrospide – 4.08,40 – 57 puntu
  5. Jon Otegi – 4.21,05 – 56 puntu
  6. Andoni Urrutia – 4.24,00 – 55 puntu
  7. Oier Urkola – 4.38,12 – 54 puntu
  8. Joakin Garmendia – 7.53,40 -53 puntu

15-18 URTEKOAK

  1. Josu Mendizabal 60 puntu
  2. Iñigo Etxabe 59 puntu
  3. Oier Mitxelena 58 puntu
  4. Jokin Mikeo 57 puntu

14-15 URTEKOAK

  1. Izadi Arrospide 60 puntu
  2. Mattin Etxarri 59 puntu
  3. Iune Mikeo 58 puntu
  4. Nahia Aranzabe 57 puntu

12-13 URTEKOAK

  1. Xuban Gartzia 60 puntu
  2. Inge Goikoetxea 59 puntu

10-11 URTEKOAK

  1. Irati Tome 60 puntu
  2. Mari Olazar 59 puntu
  3. Xare Iriondo 58 puntu
  4. Haizea Larrañaga 57 puntu

Ligako sailkapenari begiratuta, lehen bi saioetako puntuak batuta, emakumezkoen ligan Alaitz Imaz doa lehen postuan (119 puntu), Luixa Uzkudun bigarren (117 puntu) eta Malou Henriksen hirugarren (116 puntu). Gizonezkoetan berriz, Mikel Lizartza doa lehen postuan (119 puntu) eta puntutan berdinduta, hurrenez hurren, Jon Otegi, Migel Mari Jauregi Altzo eta Julen Gabilondo (116 puntu). Gaztetxoen kategorietan lider doaz Josu Mendizabal (15-18 urte artekoetan), Izadi Arrospide (14-15 urte artekoetan), Inge Goikoetxea (12-13 urte artekoetan) eta Mari Olazar (10-11 urte artekoetan).

Binakako Aizkolari Txapelketa Aian

Binakako Aizkolari Txapelketa Aian

Ugaitz Mugertza eta Julen Alberdi nagusitu dira Ruben Saralegi eta Eneko Otañoren aurka. Emakumeen banakakoan Nerea Sorondok Irati Astondoari irabazi dio. Harrijasotzean Xabier Peña izan da garaile