EUSKAL PILOTA/XAREA
Lopetegi-Karrikaburu bikoteak irabazi du II. San Migel Xare Irekia
Joxi Lopetegi irurarrak eta Jerome Karrikaburuk 40 eta 33ko emaitzarekin irabazi dute II. San Migel Xare Irekiaren finala, Etxeberri-Funosas bikoaren aurka
Lopetegi-Karrikaburu eta Etxeberri-Funosas bikoek jokatu zuten iragan larunbatean, 17:00etan hasitako jaialdian, Irurako Udala Sari Nagusia den II. San Migel Xare Irekiaren finala, Irurako Ametsa trinketean.
Aurretik, Ametsa pilota elkarteko nesken erakustaldia izan zen, bertan Naroa Goenaga, Irati Fernandez, Nora Galartza, Maider Isasa eta Nahia Gorritik parte hartu zutelarik. Lan bikaina egiten ari dira, emakumeek ere xarean joka dezaketela erakusteko ahalegin handia eginez, haiek dira eta gaur egun xarean jokatzen duten emakume bakarrak munduan.
Erakustaldiaren ondoren hasi zen finala. Lopetegi-Karrikaburu bikoteak jokatutako partida guztiak irabaziak zituen eta Etxeberri-Funosas bikoak ere finalerdia joko bikaina eginda irabazi zuen. Final orekatua espero zen eta horrela suertatu zen, neurri handi batean. Markagailuan beti joan dira aurretik Lopetegi eta Karrikaburu, aurkariek egindako ustekabeko hutsegiteak baliatuta, baina partidaren azken partean aldea estutu dute Etxeberri eta Funosasek.
Azkenean nahiz eta akatz batzuk egin zituzten kostata baina lortu zuten markagailuko aldea mantentzea eta ondorioz II. San Migel Xare Irekiko txapela jantzi zuten Lopetegi eta Karrikaburuk.
Joxi Lopetegi irurarra lehenengo aldiz jokatu zuen txapelketa, aurreko urtean lesionatuta baitzegoen. Karrikabururekin txapelketa sendo bat eginez merezita etxeratu dute aurtengo txapela.
II. San Migel Xare Irekia amaitzeko sari emateak egin zituzten Ametsa Trinketearen kantxan, Ametsa pilota elkarteko eta Irurako Udaleko ordezkariak izan zirelarik bertan.
50 lagun izan zuten finala zuzenean ikusteko aukera, Trinketearen aforoa mugatua delako, baina finala internet bidez ere eman zuten.
II. San Migel Xare Irekia
Xare modalitateko pilotari onenek parte hartuko dute irailaren 5ean, larunbatean, hasi eta urriaren 3an amaituko den II. San Migel Xare Irekian.
Guztira sei bikote arituko dira nor baino nor gehiago Irurako Ametsa Trinketean, bi multzo ezberdinetan banatuta, eta multzo bakoitzeko taldeek ligaxka bat jokatuko dute denek denen aurka, irailaren 5ean, 11n eta 19an.
Aipatu bikoteak Iparraldeko 10 pilotarik eta Irurako 2 pilotarik osatuko dituzte: Lopetegi (Irura)-Karrikaburu, Apeztegia (Irura)-Sistiage, Driolet-Moncada, De Paredes-Borteyru, Larronde-Algaranondo eta Etxeverri-Funosas izango dira.
Multzo bakoitzeko sailkapenaren lehenengo bi postuetan geratzen diren taldeek finalerdiak jokatuko dituzte, irailaren 26an. Finalerdietan nagusitzen diren bi bikoteak aldiz, elkarren aurka arituko dira final haundian, urriaren 3an, 17:00etan. Finalaren atarikoan, iaz bezala, herriko nesken arteko partida izango da ikusgai.
Lehenengo jardunaldian (irailak 5) bi partida jokatu zirelarik: Driolet-Moncadak 40, Larronde-Algaranondo 36 eta De Paredes-Borteyru II 40, Borteyru III-Sistiage 29.
Bigarren jardunaldian, batetik, Lopetegi- Karrikaburu bikoak Larronde-Algaranondori 40-24 irabazi zion, eta bestetik, Borteyru III- Sistiage bikoteak ere garaipena lortu zuen, Etxeberri- Funosas bikotearen aurka (40-31).
“Arkupetik trinketera 1919-2019” aldizkaria
Xarea kirol berezia da herrian, Irurako ondare izatera iritsi delarik, eta hartara mendeurrena (Xareak Irurarekin izan zuen lehen harremana, 1919. urtean gertatu zen) ospatzeko ekitaldi ezberdinak antolatu zituzten iazko abenduan. Urtarrilean berriz, Irura eta xarearen arteko lotura berezi horren berri emateko aldizkaria argitaratu zuten. “Arkupetik trinketera 1919-2019” aldizkaria eskuratzeko sakatu HEMEN
GRABNI Txapelketako Erramintako finalerdiak jokatu dira
Larruzko paletan, Bizkaia eta Nafarroa nagusitu ziren eta pala motzean, Bizkaia eta Gipuzkoak irabazi zuten
GRABNI Txapelketako lehen finalak jokatu dira
Zesta-puntan, Zelaia-Atain bizkaitarrak nagusitu ziren jubenilletan eta nagusien mailan berriz, Ureisti-Ureta gipuzkoarrak izan ziren txapeldunak
Ansa-Labaka eta Goikoetxea-Aizpururen garaipen berri bat
Emaitzak: Urriza-Zaldua 17 Ansa II.a-Labaka 30 eta Etxarri-Barrenetxea IV.a 27 Goikoetxea V.a-Aizpuru III.a 30