SURFA

Leticia Canales, Europako txapeldun

by | 2021/07/05

Argazkiak: basqueteam.eus

Valdoviñon (A Coruña) lehiaturiko Abanca Pantín Classic Galicia Pro txapelketaren 34. edizioan euskal surflariek erakustaldia eman dute asteburuan zehar Pantineko hondartzan, eta finalaurdenetarako sailkatuta lorturiko puntuei esker Europako txapelaren jabe egin zen sopeloztarra.

Leticia Canalesek Valdoviñoko txapelketarako ezarritako helburua bete du: World Surf Leagueko Qualifying Series zirkuituan Europako surflari onena izateko beharrezkoak zituen puntuak eskuratzea. Sopelako surflaria eta Tokioko jokoetarako sailkatu zen Pauline Ado Angeluko surflaria borrokatzen ziren sariagatik, baina azkenean Basque Teameko kirolariak irabazi du.

Txapelketa hasterako Canales europear rankineko lehenengo postuan zegoen, 7.125 puntu pilatuta, 125 puntuko aldea ateratzen ziolarik Pauline Adori (7.000 puntu), eta beraz euskal surflarien arteko lehian erabakiko zen Europako txapela.

Leticiak 32ko surflarien kanporaketan hasi zuen txapelketa, Ibone Gomez, Lucia Martino eta Cristina Iglesiasi gailenduta. 16ko txandan Ariane Ochoaren atzetik egin zuen aurrera, bigarren postuan, eta Camilla Kemp eta Bianca Tye kanporatu zituen. Horrela, hurrengo kanporaketara igaro eta final-laurdenetarako txartela eskuratzeak ematen dituen puntuak baliatuta Europa WSL Qualifying Series 2020/21 txapelketako titulua ziurtatu zuen.

Final-laurdenetarako Carolina Mendes eta Mafalda Lopez portugaldarrak, Melania Suarez eta Lucia Machado kanariarrak, eta Ariane Ochoa, Garazi Sanchez, Pauline Ado zein Leticia Canales euskal herritarrak sailkatu ziren.

Leticia Canalesek ezin izan zuen finalerdietarako txartela eskuratu Melania Suarezen aurka galdu baitzuen oso borrokatua izan zen lehia (Garazi Sanchez eta Ariane Otxoa bai sailkatu ziren) baina ordurako bazuen sari potoloa poltsikoan eta pozarren agertu zen Sopelako surflari bikaina.

SURFA

Ya está en marcha la última fase de KSL

Ya está en marcha la última fase de KSL

SURFA   Buenas olas y surf espectacular en la primera jornada de la última liga de KSL Los equipos clasificados han comenzado con mucha fuerza, pudiendo ver un nivel muy alto desde la primera prueba. En esta primera prueba se enfrentaron los equipos ZSE, LONJAN y...