EUSKAL PILOTA
Leire Garaik eta Maite Ruiz de Larramendik irabazi dute Bizkaia Txapelketa
Leire Garai arabarrak eta Maite Ruiz de Larramendi gipuzkoarrak irabazi dute emakumezkoen Bizkaia Txapelketako III. ekitaldia, pasa den igandean Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatutako finalean, Olatz Ruiz de Larramendi eta Ainhoa Ruiz de Infanteri 22 eta 18 irabazita.
Azken orduko gertakariek ilunduta zuten pixkat final haundiaren ospatzea, izan ere, printzipioz, Naroa Agirre-Olatz Arrizabalaga eta Leire Garai-Maite Ruiz de Larramendi bikoteak jokatu behar zuten partidua baina antolakuntzak sailkapena zehazterakoan egindako akatsa konpondu eta gero Olatz Ruiz de Larramendi eta Ainhoa Ruiz de Infante eskuratu zuten finalerako txartela.
Edonola ere, azkenean emakumeen esku-pilotako III. Bizkaia Txapelketari amaiera bikaina eman zioten lehian zeuden bi bikoteak. Garai – M.Ruiz de Larramendi bikotea txapeldun atera da erritmo oso bizian jokatutako ordubeteko partidaren ostean, maila oso handia erakutsiz.
Ez zen garaipen erraza izan inondik inora, garaileak kinka larrian egon zirelarik 15-17 galtzen, pilotakada ugariko lehia estu bat jokatu ostean (artidak 58 minutu iraun zuen eta 537 pilotakada eman zituzten lau pilotariek). Une horretan botileroak denbora tartea eskatu zuen eta horri esker, arnasa hartu eta ezerezetik indarrak ateratzea lortu zuten, 6 tanto erreskadan lortuta 21-17 aurrea hartzea lortu zutelarik. Bikote gorria aurkariak baino sendoago agertu zen neurketako azken txanpan eta azkenean, 22-18 nagusituta eraman zuten txapela etxera.
Bizkaia Torneoko hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko norgehiagokan aldiz, Amaia Aldai eta Oihana Orbegozo gailendu ziren Olatz Arrizabalagaren eta Naroa Agirreren aurka (22-17). Nahikoa parekatuta joan zen markagailua neurketa osoan zehar, baina amaierarako Orbegozok eta Aldaik aurrea hartu zuten eta 22 eta 17 bukatu zen neurketa.
III. Bizkaia Torneoa
Hirugarren eta laugarren posturako lehia
AMAIA ALDAI – OIHANA ORBEGOZO 22 / OLATZ ARRIZABALAGA – NAROA AGIRRE 17
Finala
LEIRE GARAI – MAITE RUIZ DE LARRAMENDI 22 / AINHOA RUIZ DE INFANTE – OLATZ RUIZ DE LARRAMENDI 18
Erremontearen Eguna ospatu da Galarretan
Endika Barrenetxeak lortu zuen Urrezko Erremontea Saria aurrenekoz eta Estelarrean Juanenea-Ezkurra-Ion hirukoteak 40-35 irabazi zion Urriza eta Barrenetxeak osaturiko bikoari
Aurrera doa Emakume Master Cup Txapelketa
Astebukaeran, Getarian eta Pasaian jokatuko dira final-laurdenak, pilota goxuan zein mistoan
Neska xarelariak lehenengo aldiz jokatu dute Iparraldean
Naroa Goenaga-Nahia Gorriti eta Nora Galartza-Irati Fernandez bikoek xarearen historian beste urrats bat eman zuten