EUSKAL FUTBOLA
Lehen Mailako bost euskal taldeeetako entrenatzaileak, elkarrekin futbolaz hausnartzen
Argazkia: berria.eus
Lehen Mailako bost euskal taldeetako entrenatzaileak futbolaren erronka berriak aztertu dituzte elkarrekin
Gaizka Garitano, Jagoba Arrasate, Imanol Alguacil, Jose Luis Mendilibar eta Asier Garitano aritu ziren atzo futbolari buruz solasean Gipuzkoako Futbol Entrenatzaileen Batzordeak Donostiako Aquariumean antolatutako mahai inguruan.
Ikusmin haundia piztu zuen bostak batu zituen ekitaldiak. Galdera bat salbu, gaztelera hutsean egin zen saioa, eta leporaino bete zen aretoa. Gipuzkoako futbol taldeetako ordezkari asko ziren publikoaren artean, baita Lehen Mailako jokalari ohi eta prestatzaileak ere, klubetako agintariez gain.
Bideoa:eitb.eus
Entrenatzaileen batzorde teknikoak antolaturiko hitzaldian Mikel Etxarri aritu zen moderatzaile lanak egiten eta hasi eta berehala futbolaren bilakaerari buruzko gogoetari atea ireki zion eta horrek aukera eman zuen bakoitzak azken urteetan kirol honetan gertatzen ari diren aldaketak nola bizi izan dituen azaltzeko.
Begi-bistakoa da oso harreman ona mantentzen dutela haien artean eta bat etorri ziren askotan gai ezberdinei buruz iritzia plazaratzekoan, besteak beste, jokalari oihak izaki, bostok aitortu zuten futbolean jokatzeari utzi baino lehenagokoa zutela entrenatzeko grina.
ℹ️ Entrenatzaileen batzorde teknikoak hitzaldi bat antolatu du bost klubetako bost euskal teknikariekin @aquariumss -en. Gora Euskal Futbola!#AurreraReala pic.twitter.com/ZsAZQT6xFH
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedadEUS) December 9, 2019
Teknologia berrien garrantzia, futbolaren behin-behinekotasuna eta emaitzekiko morrontza, jolasteko sistemak, bakoitzaren zigilu edo estilo propioa eta foku mediatikoaren gorabeherak ere hizpide izan zituzten.
Amaitzeko, beren lanak sortutako presioaz aritu ziren. Denen ustez, karguarekin doan zerbait da, eta kanpotik datorkien presio guztia onartu beharra dutela azpimarratu zuten. «Jende eta diru asko dugu atzean», esan zuen Asier Garitanok. Gauza jakina da diruaren legeak markatzen duela gaur eguneko futbolaren norabidea baina bost entrenatzaile euskaldunek erakutsi zuten atzokoan kirola beste balore batzuen inguruan ere bizi daitekeela.
Arbe-Lopez garaile Markinako Masterrean
Unian jokatutako finalean Beaskoetxea eta Lekerikaren aurka 14-15 eta 8-15 irabazita
E.H-ko Kluben arteko Txapelketako eskuz binakako finalerdiak jokatu dira
Azpeitia eta Lezama ariko dira Euskal Herriko Herriartekoko txapelaren bila datorren larunbateko final haundian
Ithurria eta Aldazabalek irabazi dute Donibane Loitzuneko lehen Masterra
Barandika-Lopez bikoteari finala irabazita (11-15, 15-9 eta 2-5)