Lege informazioa

Nor garen

DONOSTIAKO SEI HERRI KIROL ELKARTEA da Euskal Herria Kirola (https://ehkirola.eus) webgunearen argitataratzailea. Donostian (Euskal Herria) du helbidea DONOSTIAKO SEI HERRI KIROL ELKARTEAk (IFK: G75038299), Portuetxe 45-3an. Harremanetarako: info@ehkirola.eus.

Legezko oharra

https://ehkirola.eus webgunea bera eta bere edukiak (testuak, irudiak, soinuak, bideoak, diseinuak, sorkuntzak, sofwareak) Creative Commons lizentzia baten pean daude. Zehazki, Aitortu delako baimen pean. Baldintza horiek ondoko salbuespenak dituzte: ez diete eragingo DONOSTIAKO SEI HERRI KIROL ELKARTEA ez den beste ekimen edota enpresa batzuetatik datozenei. Eduki horien gaineko eskubideak haien jabearenak izango dira, eta, beraz, ezin izango dira kopiatu, banatu edota eraldatu jabearen baimenik gabe.

DONOSTIAKO SEI HERRI KIROL ELKARTEAk ezin du guztiz bermatu webgunean agertzen den informazio guztiaren zehaztasuna eta fidagarritasuna; ondorioz, nahiz eta, dituen neurri tekniko eta kazetaritzako jarraibide guztiak eman, webgunean izan liteke akats, birus edo segurtasun arazorik. Beraz, akatsik egongo balitz, barkamena aldez aurretik eskatzen du, eta zure laguntza espero du, alegia, ahalik eta azkarrena horren berri ematea, arren, beharrezkoak diren zuzenketak egiteko.
Erabiltzaileak webguneko elementu guztiak bistaratu, inprimatu, kopiatu eta ordenagailuko disko gogorrean edo beste edonolako euskarri fisikotan gorde ditzake.

https://ehkirola.eus-k modua ematen du besterenak diren Interneteko era guztietako informazio, zerbitzu, datu eta programetara sartzeko, eta kasu horietan, DONOSTIAKO SEI HERRI KIROL ELKARTEA ez da inola ere eduki horien erantzule egiten, ez eta eduki horien kalitate, fidagarritasun edo zehaztasunaren inguruko erreklamazioen erantzule ere.

Erabiltzaileak webguneko eduki eta zerbitzuen (adibidez, solasgune, eztabaidaleku eta irakurleen iritziak jasotzeko orrietan) erabilera egokia egiteko eta legez kontrako edo fede onaren aurkako jardueretan erabiliko ez dituelako konpromisoa hartzen du; inola ere DONOSTIAKO SEI HERRI KIROL ELKARTEA ez da horien erantzule izango.

DONOSTIAKO SEI HERRI KIROL ELKARTEAk bere webgunean, aurrez abisurik gabe, egoki iruditzen zaizkion aldaketak egiteko eskubidea du; hala, eduki eta zerbitzuak aldatu, kendu eta handitu, edo agertzen diren forma alda dezake nahi duenean.

Erabilera arauon inguruko interpretazioan eta aplikazioan arazoak edo ulertu ezinak sor litezkeenez, DONOSTIAKO SEI HERRI KIROL ELKARTEAk eta erabiltzaileak egoki deritzote Donostiako Epaile eta Tribunalen eskumenera jotzea, legozkiekeen beste bide batzuei uko eginez.

Pribatutasun politika

1. Atarikoa

Datu Pertsonalak Babesteko Arautegia betez, erabiltzaileari jakinarazi nahi zaio bere datu pertsonalak DONOSTIAKO SEI HERRI KIROL ELKARTEAren tratamendu-sistemetan jasoko direla, horixe baita Tratamenduaren Erantzulea. Hala, eskatutako zerbitzuak kudeatzeko, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, interesdunekin harremanetan jartzeko, erabiltzailearen interesekoa izan daitekeen informazioa bidaltzeko (bai modu orokorrean, bai nabigazioa, segmentazioa edo profilen arabera pertsonalizatua) eta enpresaren jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko erabiliko dira. Kontrakoa adierazten ez badigu, interesdunaren datuak epe zehatzik gabe kontserbatuta izan daitezke, berarekin dugun harremanaren jarraipena egiteko.

Interesdunaren datuak tratatzeko oinarri juridikoak eskatutako zerbitzuak emateko kontratua burutzea eta Tratamenduaren Erantzulearen legezko interesa dira.

DONOSTIAKO SEI HERRI KIROL ELKARTEAk erabiltzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa dauka; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko.

Erabiltzaileak informazio komertziala jaso nahi ez badu tratamenduari aurka egiteko eskubidea erabili dezake. Horretarako eskaera idatzia bidali beharko dio Tratamenduaren Erantzuleari “Interesdunen eskubideak” atalean azaltzen den moduan.

Webgune honen bitartez datu pertsonalak emateak esan nahi du eskatzailea guzti honen jakitun dagoela eta Pribatutasun Politika honetan adierazitakoa onartu egiten duela.

2. Datu pertsonalak biltzea

Webgune honetan sartzeak ez dakar, halabeharrez, datu pertsonalak eman behar izatea. Nolanahi ere, eskainitako zerbitzu batzuk erabiltzeko, ezinbestekoa da erabiltzaileak hainbat datu pertsonal ematea. Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Datu pertsonalak emateko galdetegi bat bete beharko da, eta, bertan, datu horien helburua zein den eta zein datu ematea derrigorrezkoa den adierazita egongo da. DONOSTIAKO SEI HERRI KIROL ELKARTEAk erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko. Galdetegietan derrigorrezkotzat jotako eremuak hutsik utziz gero, DONOSTIAKO SEI HERRI KIROL ELKARTEAk, beharbada, ez dio erabiltzailearen eskaerari erantzungo.

Erabiltzaileak egiazko datuak, zehatzak eta osotuak emateko konpromisoa dauka, bai erregistroa egitean eta bai geroko jakinarazpenak gauzatzean ere. Hala, horien edozein aldaketaren berri emateko erantzukizuna ere izango du. Datuak egiazkoak izango ez balira, DONOSTIAKO SEI HERRI KIROL ELKARTEAk zerbitzua ez ematea erabaki dezake, edo legeak ezartzen dituen beste ekimenak abiatu.

Erabiltzaileak ezin du hirugarrenen datu pertsonalik erabili, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz.

Webgune honen atal desberdinetan irakurleen iruzkinak onartzen dira. DONOSTIAKO SEI HERRI KIROL ELKARTEAk ez du bere gainean hartuko iruzkin horietan azaltzen diren iritzien ardura. DONOSTIAKO SEI HERRI KIROL ELKARTEAk beretzat gordetzen du iruzkin mingarriak edo laidogarriak ezabatzea, baita iruzkin horiek egin dituzten erabiltzaileen sarbidea blokeatzea edo galaraztea ere.

3. Jakinarazpenak hirugarrenei

DONOSTIAKO SEI HERRI KIROL ELKARTEAk antolatzen dituen zozketetan parte hartzen duten erabiltzaileen datuak argitaratuak izango dira, baldin eta zozketaren irabazleak izan badira.

4. Interesdunen eskubideak

DONOSTIAKO SEI HERRI KIROL ELKARTEAk erabiltzaileari gogorarazi nahi dio noiznahi erabil ditzakeela sarbide-, zuzenketa-, ezeztapen- eta aurkaritza-eskubideak, baita datuen portabilitatea eta tratamendua mugatzeko eskubideak ere. Era berean edonoiz egin dezake gai honi buruzko eskariren bat. Horretarako, idatzi bat bidali beharko dio DONOSTIAKO SEI HERRI KIROL ELKARTEAri: Portuetxe kalea 45-3, 20018 Donostia, edo, bestela, info@ehkirola.eus helbide elektronikoaren bitartez. Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren kopia bidali beharko da. Interesduna eskariari emandako erabakiarekin ados ez badago edo erreklamazio bat jarri nahi badu, kontrol aginte eskudunera jo dezake, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (aepd.es).

Eskaera lege-ordezkari moduan egiten badu, berriz, Nortasun Agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko du.

5. Segurtasun Neurriak

DONOSTIAKO SEI HERRI KIROL ELKARTEAk, datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu-neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza-jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak babesteko indarrean den legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak eta, ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela DONOSTIAKO SEI HERRI KIROL ELKARTEAren erantzukizunpekoak.

6. Trafiko datuak

Webgune honen bitartez zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz, webgune honek erabiltzaileen IP helbideak erregistratu ditzake. Era horretan, gerora, datuak prozesatu ahal izango dira; esate baterako, ikusitako orrialdeen kopurua, bisiten kopurua, webguneko bisitarien kokapena (probintzi maila), bisitarien jarduera eta erabilera-maiztasuna zein izan den aztertzeko.

Aipatutako helburua lortzeko, DONOSTIAKO SEI HERRI KIROL ELKARTEAri egokiak iruditzen zaizkion software desberdinak (esate baterako Google Analytics) erabiliko ditu web gune hau neurtzeko eta aztertzeko.

7. Indarraldia

DONOSTIAKO SEI HERRI KIROL ELKARTEAk beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. DONOSTIAKO SEI HERRI KIROL ELKARTEAk aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria webgune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, DONOSTIAKO SEI HERRI KIROL ELKARTEAk gomendatzen du aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika honetara.

Bestelakoak

→ Cookie Politika ikusteko: hemen

Share This