EUSKAL PILOTA

Laxoa Txapelketako hirugarren jardunaldia lehiatu da

2022/05/05

Argazkiak: Laxoa Elkartea ​

Laxoa elkarteak antolatutako Baztan-Errekako 42. Laxoa txapelketak urteroko formatu berdina mantendu du: ligaxka lehenik, gero final laurdenak eta final erdiak, eta azkenik, final handia.

Aurtengo txapelketan 10 taldek parte hartzen dute, bi multzotan banaturik. Doneztebeko lau talde, Iruritako hiru talde, Arraiozko bi talde eta Oizko talde bakarra daude txapelketan.

Iragan berri den asteburuan, hirugarren jardunaldia jokatu zuten: ostiral arratsaldean Doneztebeko Bearzanan, larunbat goizean Iruritan eta igande arratsaldean Oizen eta Iruritan.

Aipatzekoa A multzoan Irurita Miguelene eta Doneztebe Titik lortutako garaipenak. B multzoan, Irurita Arkupe eta Doneztebe Amezti izan dira garaileak.

Hirugarren jardunaldiko emaitzak

A multzoa

Oiz, 5 – Irurita Migelene, 9

Doneztebe Apeztegia, 4 – Doneztebe Titi, 9

B multzoa

Irurita Arkupe, 9 – Arraioz Zubiondo, 6

Irurita Olari, 7 – Doneztebe Ameztia, 9

Hurrengo jardunaldiko norgehiagokak honakoak izango dira:

4. JARDUNALDIA

Doneztebe Apeztegia vs. Irurita Migelene (Maiatzak 7, 15:30)

Irurita Olari vs. Doneztebe The Moment (Maiatzak 7, 16:00)

Doneztebe Ameztia vs. Arraioz Zubiondo (Maiatzak 8, 17:00)

Oiz vs. Arraioz Sagardia (Maiatzak 8, 17:00)

2022 Laxoa txapelketako emaitzak

  1. JARDUNALDIA

A MULTZOA

Irurita Miguelene vs Doneztebe Titi  9 – 1

Arraioz Sagardia vs Doneztebe Apeztegia  Atzeratua (maiatzak 4)

B MULTZOA

Doneztebe The Moment vs Irurita Arkupe  Atzeratua

Arraioz Zubiondoa vs Irurita Olari  7 – 9

  1. JARDUNALDIA

A MULTZOA

Doneztebe Titi vs Arraioz Sagardia  8 – 9

Doneztebe Apezteguia vs Oiz  9 – 7

B MULTZOA

Doneztebe Amezti vs Doneztebe The Moment  1 – 9

Irurita Arkupe vs Irurita Olari  5 – 9

3. JARDUNALDIA

A multzoa

Oiz, 5 – Irurita Migelene, 9

Doneztebe Apeztegia, 4 – Doneztebe Titi, 9

B multzoa

Irurita Arkupe, 9 – Arraioz Zubiondo, 6

Irurita Olari, 7 – Doneztebe Ameztia, 9

Zer da Laxoa?

Laxoa, gaur egun praktikatzen den Pilota modalitate zaharra dugu, eta beste batzuen aitzindari.

Garai batean eskuz jokatzen zen bote-luzea modalitatearen berdina da, larruzko eskularruz eta plaza handixeagoan praktikatzen dena orain.

Garai batean, artzainek mendiko pilotasoro edo soropiletan jolasten zuten. Gero, herrira jaitsi zirenean, joko hau zabaldu eta ikaragarrizko arrakasta izan zuen, Euskal Herriko kirol nagusia izan zelarik XIX. mendeko bigarren erdirarte. Ipar Euskal Herrian, Nafarroan (ospetsuak ziren Iruñeko San Fermin bestetan jokatzen ziren partidak), nahiz Gipuzkoa, Bizkaian eta beste zenbait tokitan ere arrakasta izan zuen Laxoak. XIX. mendearen erdialdean izan zuen bere garairik dizdiratsuena.

Gora behera handiak izan baditu ere, gaur egun osansuntsu dagoela esan dezakegu, azken lau hamarkadetan, urtero hutsik egin gabe, herrien arteko txapelketak, bai helduenak bai gazte eta gaztetxoenak, jokatu dira eta.

Erkiaga eta Zabala, txapeldun

Erkiaga eta Zabala, txapeldun

Aritz Erkiagak eta Jon Zabalak bi setetan gainditu dituzte Iñaki Osa Goikoetxea eta Aimar Aldazabal (7-15 eta 12-15)