EUSKAL PILOTA
Laxoa txapelketako final laurdenetako itzuliko partidak jokatu dira
Asteburuan jokatu dira laxoa txapelketako final laurdenetako itzuliko partidak eta finalerdietara sailkatu diren lau taldetatik hiru zein diren jakin da. Faborito ziren taldeek joaneko partidan lortutako emaitzarekin jokatzen jakin dute, eta kanporaketa pasatzea lortu duten taldeak hauek dira: Arraioz Sagardia, Oitz eta Irurita Miguelene.
Bestalde, Doneztebe The Moment eta Doneztebe Apeztegiaren arteko partidua atzeratu beharrean izan zen eguraldi txarra dela eta. Asteazkenean 18:30etan jokatuko dute joaneko partida eta itzuliko partidaren ordutegia ondoren erabakiko da.
Ekaineko azken asteburuan jokatu ziren final laurdenetako lehen partidak. Larunbatean, Doneztebek Ameztiak 9 eta 6 irabazi zion Arraioz Sagardiari. Igandean berriz, jardunaldiko beste bi partidak jokatu zituzten: Irurita Olarik 9 eta 8 irabazi zion Oizi eta Doneztebe Titik etxean 3 eta 9 galdu zuen Irurita Migueleneren aurka.
Pasa den asteburuan berriz, itzuliko partiduak jokatu ziren, non honako emaitzak eman ziren: batetik, Arraioz Sagardiak 9-1 irabazi zion Doneztebe Ameztiari, joaneko partiduko emaitza irauliz, hiru tantoko aldea kontra baitzuen. Bestetik, Oitzek emaitza berdinarekin nagusitu zitzaion Irurita Olari, hainbeste tantoetako aldea baliatu zuelarik aurretik zekarren kontrako emaitza estuari buelta emateko. Eta azkenik, Doneztebe Titi k 9-8 irabazi zion Irurita Migueleneri. Hau izan da, txapelketako hasierako fase honetan Miguelenek galdutako partida bakarra, tanto bakarraren aldearekin izan bada ere, baina joaneko lehian 6 tantoko abantaila erdietsi zuenez finalerdietarako txartela eskuratu zuen.
Emaitzak:
Final laurdenak | JOANEKOA
Doneztebe Ameztia vs Arraioz Sagardia 9 – 6
Irurita Olari vs Oitz 9 – 8
Doneztebe Titi vs Irurita Miguelene 3 – 9
Doneztebe Apezteguia vs Doneztebe The Moment (jokatu gabe)
Final laurdenak | ITZULIA
Arraioz Sagardia vs Doneztebe Ameztia 9 – 1
Oitz vs Irurita Olari 9 – 1
Irurita Miguelene vs Doneztebe Titi 8 – 9
Doneztebe The Moment vs Doneztebe Apezteguia (jokatu gabe)
Zer da Laxoa?
Laxoa, gaur egun praktikatzen den Pilota modalitate zaharra dugu, eta beste batzuen aitzindari.
Garai batean eskuz jokatzen zen bote-luzea modalitatearen berdina da, larruzko eskularruz eta plaza handixeagoan praktikatzen dena orain.
Garai batean, artzainek mendiko pilotasoro edo soropiletan jolasten zuten. Gero, herrira jaitsi zirenean, joko hau zabaldu eta ikaragarrizko arrakasta izan zuen, Euskal Herriko kirol nagusia izan zelarik XIX. mendeko bigarren erdirarte. Ipar Euskal Herrian, Nafarroan (ospetsuak ziren Iruñeko San Fermin bestetan jokatzen ziren partidak), nahiz Gipuzkoa, Bizkaian eta beste zenbait tokitan ere arrakasta izan zuen Laxoak. XIX. mendearen erdialdean izan zuen bere garairik dizdiratsuena.
Gora behera handiak izan baditu ere, gaur egun osansuntsu dagoela esan dezakegu, azken lau hamarkadetan, urtero hutsik egin gabe, herrien arteko txapelketak, bai helduenak bai gazte eta gaztetxoenak, jokatu dira eta.
Donostiako Grand Slam txapelketako finalistak zehaztu dira
Erkiaga eta Lekerika Barandikaren eta Etchetoren kontra arituko dira
Amaia Aldai eta Nora Mendizabal, txapeldun
Gazten lau eta erdiko finalean berriz, Goiuri Zabaleta nagusitu zen
II. Ametsa Xare Irekiaren finalak ostiralean jokatu ziren
Larrarte I- Mujika II, koskortuetan; Larrarte II- Mujika II emakumezkoetan; Yarza-Garmendia gaztetxoetan, eta Zabalegi-Heras gaztetan izan dira irabazleak