EUSKAL PILOTA
Laxoa txapelketako bosgarren jardunaldia lehiatu da
Laxoa elkarteak antolatutako Baztan-Errekako 42. Laxoa txapelketak urteroko formatu berdina mantendu du: ligaxka lehenik, gero final laurdenak eta final erdiak, eta azkenik, final handia.
Aurtengo txapelketan 10 taldek parte hartzen dute, bi multzotan banaturik. Doneztebeko lau talde, Iruritako hiru talde, Arraiozko bi talde eta Oizko talde bakarra daude txapelketan.
Iragan berri den asteburuan, bosgarren jardunaldia jokatu zuten. A multzoan, Irurita Migelenek serio jarraitzen du, berriz ere garaipena lortuz. Orain arteko partida guztiak irabazi dituzte. Oitzek bere bigarren partida jarrain irabaztea lortu zuen. B Multzoan, Doneztebeko Amezti eta The Moment taldeek garaipenak lortu zituzten, Irurita Arkupe eta Arraioz Zubiondoren aurkako partiduetan.
Emaitza hauekin, sailkapena honela dago momento honetan:
A taldean: Irurita Migelene 11 puntu (jokatutako partidak 4, irabaziak 4, galduak 0, aldeko jokoak 36, kontrako jokoak 14), Oitz 6 puntu (jokatutako partidak 4, irabaziak 2, galduak 2, aldeko jokoak 30, kontrako jokoak 29), Doneztebe Titi 4 puntu (jokatutako partidak 4, irabaziak 1, galduak 3, aldeko jokoak 23, kontrako jokoak 31), Doneztebe Apeztegia 3 puntu (jokatutako partidak 3, irabaziak 1, galduak 2, aldeko jokoak 19, kontrako jokoak 27) eta Arraioz Sagardia 3 puntu (jokatutako partidak 3, irabaziak 1, galduak 2, aldeko jokoak 17, kontrako jokoak 26).
B multzoan: Doneztebe The Moment 9 puntu (jokatutako partidak 3, irabaziak 3, galduak 0, aldeko jokoak 27, kontrako jokoak 7), Doneztebe Amezti 7 puntu (jokatutako partidak 4, irabaziak 3, galduak 1, aldeko jokoak 28, kontrako jokoak 24), Irurita Olari 6 puntu (jokatutako partidak 4, irabaziak 2, galduak 2, aldeko jokoak 27, kontrako jokoak 30), Arraioz Zubiondo 3 puntu (jokatutako partidak 4, irabaziak 0, galduak 4, aldeko jokoak 25, kontrako jokoak 36) eta Irurita Arkupe 2 puntu (jokatutako partidak 3, irabaziak 1, galduak 2, aldeko jokoak 14, kontrako jokoak 24).
Txapelketako ligaxkako lehen itzulia amaitzeko errekuperazio jardunaldia izango dute datorren asteburuan, eguraldia dela eta atzeratutako lehiak jokatuko direlarik. Bi partida izango dira, biak larunbatean 16:30ean. Doneztebe Bear-Zanan, Doneztebe The Moment eta Irurita Arkupe izango dira aurrez aurre eta Arraiozen, Arraioz Sagardia eta Doneztebe Apeztegia.
2022 Laxoa txapelketako emaitzak
- JARDUNALDIA
A MULTZOA
Irurita Miguelene vs Doneztebe Titi 9 – 1
Arraioz Sagardia vs Doneztebe Apeztegia Atzeratua (maiatzak 4)
B MULTZOA
Doneztebe The Moment vs Irurita Arkupe Atzeratua
Arraioz Zubiondoa vs Irurita Olari 7 – 9
- JARDUNALDIA
A MULTZOA
Doneztebe Titi vs Arraioz Sagardia 8 – 9
Doneztebe Apezteguia vs Oiz 9 – 7
B MULTZOA
Doneztebe Amezti vs Doneztebe The Moment 1 – 9
Irurita Arkupe vs Irurita Olari 5 – 9
3. JARDUNALDIA
A MULTZOA
Oiz, 5 – Irurita Migelene, 9
Doneztebe Apeztegia, 4 – Doneztebe Titi, 9
B MULTZOA
Irurita Arkupe, 9 – Arraioz Zubiondo, 6
Irurita Olari, 7 – Doneztebe Ameztia, 9
4. JARDUNALDIA
A MULTZOA
Doneztebe Apeztegia, 6 – Irurita Migelene, 9
Oitz, 9 – Arraioz Sagardia, 6
B MULTZOA
Irurita Olari, 2 – Doneztebe The Moment, 9
Doneztebe Ameztia, 9 – Arraioz Zubiondoa, 8
5. JARDUNALDIA
A MULTZOA
Doneztebe Titi, 5 – Oitz, 9
Irurita Migelene, 9 – Arraioz Sagardia, 2
B MULTZOA
Irurita Arkupe, 0 – Doneztebe Ameztia, 9
Doneztebe The Moment, 9 – Arraioz Zubiondoa, 4
Zer da Laxoa?
Laxoa, gaur egun praktikatzen den Pilota modalitate zaharra dugu, eta beste batzuen aitzindari.
Garai batean eskuz jokatzen zen bote-luzea modalitatearen berdina da, larruzko eskularruz eta plaza handixeagoan praktikatzen dena orain.
Garai batean, artzainek mendiko pilotasoro edo soropiletan jolasten zuten. Gero, herrira jaitsi zirenean, joko hau zabaldu eta ikaragarrizko arrakasta izan zuen, Euskal Herriko kirol nagusia izan zelarik XIX. mendeko bigarren erdirarte. Ipar Euskal Herrian, Nafarroan (ospetsuak ziren Iruñeko San Fermin bestetan jokatzen ziren partidak), nahiz Gipuzkoa, Bizkaian eta beste zenbait tokitan ere arrakasta izan zuen Laxoak. XIX. mendearen erdialdean izan zuen bere garairik dizdiratsuena.
Gora behera handiak izan baditu ere, gaur egun osansuntsu dagoela esan dezakegu, azken lau hamarkadetan, urtero hutsik egin gabe, herrien arteko txapelketak, bai helduenak bai gazte eta gaztetxoenak, jokatu dira eta.
Barrenetxeak oso indartsu hasi du Banakako Txapelketa
Juaneneari 12-30 irabazi zion jokoaren arlo guztietan erabateko nagusitasuna erakutsi eta gero
Urrizak sufritu egin zuen hautagaitza aurkeztu duen Ansari irabazteko
30-28 irabazi zion Banakako Txapelketako finalerdietako ligaxkaren lehen partidan
Irurita Miguelenek irabazi du Baztan-Errekako 41. Laxoa Txapelketa
Final haundian, Arraioz Sagardiari 9-7 irabazita