EUSKAL PILOTA
Laudio eta Amurriok jokatuko dute Arabako Herriartekoaren finala
Arabako eskuzko Herriartekoan Laudio eta Amurrio Gasteiz eta Aramaioren aurka nagusitu ziren, 2-1eko emaitzarekin finalerdi bietan
Aurtengo Arabako Herriarteko txapelketan 7 herrik hartu dute parte bi multzotan banatuak: A multzoan Guardia, Gasteiz eta Zigoitia lehiatu dira eta B multzoan Laudio, Aramaio, Amurrio eta Agurain.
Azkeneko partidak jokatu dira asteburu honetan eta emandako emaitzen arabera, Laudiok eta Amurriok jokatuko dute aurtengo Herriartekoaren eskuzko finala.
Amurriok eta Aramaiok ostiralean jokatu zuten elkarren aurka eta amurrioarrek bi partida nagusiak irabazita egin zuten aurrera. Aurreneko partidan erraz nagusitu ziren Arriolabengoa-Errasti aramaioarrak (2-22 Salazar-Rubiñosen aurka), baina jubeniletako partidan Arauzo eta Iker Larrazabalek aurrekoetan baino errazago irabazi zieten Del Campo-Olaizolari (22-12). Nagusietan Landaluze-Iriarte amurrioarrak ere erraz nagusitu ziren Axpe-Alvarez de Arcayaren aurka (22-6).
Bestalde, Laudiok hirugarren urtez jarraian jokatuko du finala –aurreko biak galdu egin zituen– Gasteizi Abetxukon irabazi ondoren. Lehenengo partidan Aitor Sanchez eta Arkaitz Escuzak erraz (3-22) irabazi zieten Xabi Ruiz eta Aitor Alava gasteiztarrei. Bigarren lehian Axular Alonso eta Oier Piconek Diaz de Gereñu eta Endika Altuberen aurka nagusitu ziren (9-22). Dena erabakita zela, nagusien mailan Uribe eta Alvarez de Eulatek lortu zuten etxekoen puntu bakarra, Urtzi Justo eta Aitor Ayesa bi tantotan utzita (22-2).
Aurreko lehian, Laudiok Zigoitiari irabazi zion kanporaketa 2-1 emaitzarekin. Laudioko garaipenak kategoria txikietan izan ziren, Sanchez eta Eskuzak 22-9 irabazi zioten Aranburu-Formoso bikoteari eta Axular Alonso-Urkijo bikotea Fernandez eta Letonaren aurka nagusitu zen. Zigoitiaren puntu bakarra senior kategorian eskuratu zuten, Mikel eta Isasmendik Pagazaurtundua anaiei 22-6 irabazita.
Hartara, Laudioko Lamuza parkeko pilotaleku irekian erabakiko da, datorren ostiralean 17.30etik aurrera, Arabako eskuzko Herriartekoaren finala Laudio eta Amurrioren artean.
[Prentsa Oharra] Nazioarteko Pilota Federazioaren araudiaz
Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak Euskal Selekzioa onesteko bideari ekiteko asmoa dugu
.
Bixintxo Bilbao zigortuta, Munduko Txapelketan ikurrina ateratzeagatik
Nazioarteko Pilota Federazioko Diziplina Batzordearen arabera, «arau hauste larria da baimendu gabeko bandera bat atera izana»