EUSKAL PILOTA
Lau eta erdiko Laboral Kutxa Masterra abian da
Urte eta erdi luze itxaron ondoren, bazen lau eta erdiko LABORAL KUTXA Masterreko pilotarien jokoarekin gozatzeko gogorik, eta kirolariek dena eman zuten Gasteizko Ogetan eta Gordexolan txapelketari hasiera eman zion jardunaldi bikoitzean. Ilusioa, urduritasuna, kalitatea, tantoak, akatsak, emozioa… asteburuko pilota maratoiak hainbeste faltan bota izan ditugun osagai hauek guztiak izan zituen.
Larunbatean Ogetan hastapeneko pilota goxoko 16 partida jokatu ziren, maila orokor oso onarekin eta etorkizun ez oso urrun batean pilota mistora jauzi egiteko maila duten hainbat pilotariren jokoa azpimarratuz. Aiala Uriarte, Lide Lopez, Irene Azkona, Arantxa Arratibel, Alba Xiaoqui eta Eider Zubizarreta izan ziren Gasteizen jokatutako triangular ezberdinetan hurrengo kanporaketarako sailkatu ziren pilotariak.
Igandean pilota goxoko lehen mailako eta pilota mistoko promesen mailako lehen kanporaketak jokatu ziren Gordexolan. Oso giro polita bizi izan genuen goiz osoan, pilotazale ugari ibili baitziren pilotarien bilakaerak gertutik jarraitzen. Maila orokor onaren barruan, Irati Zabalak egindako lanak aipamen berezia merezi du, asteburuko nabarmenetakoa izan zelako.
Azpimarragarria da ere Leire Galeanok eta Ana Belmonte errioxarrak pilota mistoarekin debutatu izana LABORAL KUTXA Master honetan, gozoarekin emaitza oso onak lortu ondoren, materiala aldatzera animatu baitira.
Gordexolako emaitzak:
Pilota Goxua Nagusiak
Amaia Zarrabeitia 18 Janire Lopez 10
Ainhoa Zabaleta 18 Emeren Irurzun 1
Mayi Zelarain 18 Jone Mateo 8
Irati Arozena 4 Cristina Saez 18
Pilota mistoa promesak
Ana Belmonte 18 Miren Gisasola 15
Olatz Beitia 7 Ainhoa Romero 18
Leire Galeano 8 Irati Zabala 18
LABORAL KUTXA Masterraren hurrengo jardunaldia Ortuellan jokatuko da hurrengo igandean.
50. Urteurrena txapelketako bigarren jardunaldia jokatu da
Juanenea eta Endikak Ansa II eta Larrañagari 35-30 irabazi zieten eta Urriza-Zubiri bikotea Goikoetxea eta Barrenetxearen aurka 30-29 nagusitu zen
Emakume Master CUP Txapelketako finalak jokatu ziren Irunen
Pilota goxoan Iera Agirre-Maite Ruiz de Larramendi eta mistoan Leire Garai-Olatz Ruiz de Larramendi bikoteek jantzi zituzten txapelak
e-Remonte Beti Euskal Jai enpresa berria aurkeztu dute Iruñean
Bidenabar, 2020ko Iruñeko Alde Zaharreko VI. Erremonte Txapelketaren berri eman dute