EUSKAL PILOTA
Lau eta erdiko Emakume Master Cup txapelketako finalistak
Lau eta erdiko Emakume Master Cup txapelketak baditu finalistak
Pilota mistoarekin, Miriam Arrillaga eta Miren Larrarte ariko dira lehen txapelaren lehian. Goxoarekin, berriz, Patri Espinar egungo txapeldunak bere lekua defendatuko du Leire Etxanizen aurrean. Abenduaren 15ean jokatuko dituzte bi finalak, Barakaldoko pilotalekuan.
Bideoa: eitb.eus
Laboral Kutxa Emakume Master Cup-en, aurten berrikuntza nagusia den pilota mistoko txapelketan, gipuzkoarren eta klub berean (Su-Berri elkartekoak dira) aritzen diren bi pilotarien artean jokatuko da finala. Lehenik, Miriam Arrillaga aginarrak 18-5 hartu zuen mendean Leire Garai gasteiztar pilotaria eta bigarren finalaurrekoan Miren Larrartek (Bidania) eskuratu zuen finalerako txartela, Laia Salsamendi uhartearra 18-13 garaituz.
Pilota goxoarekin, bizkaitarren arteko finala egongo da ordea. Iazko finalean aritutako pilotari berak izan dira lehen finalaurrekoan: Olatz Arrizabalaga eta Patri Espinar aritu dira lehian eta azkenekoa sailkatu da finalerako 18-7 irabaziz. Emozio gutxiko finalaurrekoa izan da azkena. Etxaniz eroso aritu da jokoan, eta erraz gainditu dufinalerako txartela eskuratu du. 18-2.
Esan bezala, lehenengo aldia da txapelketa hau pilota mistoarekin jokatzen dela eta ematen duenez aurrerantzean ere pilota mistoaren modalitateak jarraituko du. Finalerdietan goxoarekin oso joko polita ikusi genuen, baina egia da pilota mistoarekin beste hots bat sortzen dela, beste itxura bat duela, alegia.
Bestalde, finalerdietan jende dezente gerturatu zen partidak ikustera, eta oso giro polita izan zen, Barakaldoko finalean ere jende andana biltzea espero delarik.
Plazandreak Torneoko lehen jardunaldia jokatu zen iragan asteburuan
Olatz Arrizabalagaren kaiolako bi puntuei esker, Reyes Azkoitiaren taldea izan da txapelketako lehen jardunaldiko garailea
XXXVIII. Euskal Herriko Pala Txapelketa ari da jokatzen Oiartzunen
Martxel Toledo, antolakuntzako kidearekin elkarrizketa
Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekia jarri dute berriro martxan
Asteburu honetan ekingo zaio berriro txapelketari eta abuztuaren hasiera arte luzatuko da