ERRUGBIA/EBRC
La Unica, emakumezko lehenengo Euro Basque Challenge txapelketako irabazlea
Argazkiak: euskadirugby.eus
Igande honetan, abenduaren 19an, eguerdiko 12:30etan, Arrasaten jokatutako finalean, espero zena baino errazago gailendu zaio La Unica talde nafarra Bera Berari (19-0). Aurretik jokaturiko partidan, Miarritze-Hasparrenek hirugarren eta laugarren posturako lehian Peyrehorade-Tartas-Chalose hartu du mendean 8-5 estu batekin.
Emakumezkoen Euro Challengearen lehen edizioak bere lehen hamabost irabazleak izan ditu igande honetan, Mojategin (Arrasate). Aurreneko txapeldunen izenak jakiteaz aparte, Euskadiko Errugbi Federazioak eta Euroeskualdeak antolatutako txapelketa honek Iparraldeko eta Hegoaldeko errugbia batzeko balio izan du.
Gogoratu behar da finalaren aurretik jokatutako partidetan Bera Berak Peyrehorade/Tartas/Chalose hartu zuela mendean etxetik kanpo 15-40, eta La Unicak 17-32 irabazi ziola Biarritz/Hasparreni, lehen jardunaldian. Bigarren jardunaldian aldiz, La Unicak Peyrehorade/Tartas/Chalose garaitu zuen 37-5eko emaitzarekin, eta Bera-Berak 12-20ko emaitzarekin irabazi zion Biarritz/Hasparren taldeari.
Printzipioz, final parekatua espero zen, izan ere, Bera-Bera eta La Unica oso paretsu arituak ziren euren arteko norgehiagoketan baina azkenean garaipen erosoa erdietsi zuten nafarrek. Partida oso entretenigarria izan zen eta La Unicak une oro izan zuen jokoaren kontrola, gipuzkoarrak baino hobeagoak izan zirelarik.
Hirugarren eta laugarren postuak zehazteko lehian berriz, Biarritz-Hasparrenek 8-5 irabazi zuen Peyrehorade-Tartas-Chalose taldearen aurka, Ipar Euskal Herriko bi taldeen arteko norgehiagokan. Markagailuak islatzen duen moduan, oso partida parekatua izan zen baina azkenean Miarritzeko taldea nagusitu zen.
Euskadiko Federazioaren asmoa txapelketa honi jarraipena ematea da, baita gizonezkoen Euro Basque Rugby Challengeari. 2019ko udan jokatutako txapelketa honen lehen edizioa oso arrakastatsua izan zen, non Biarritz Olympiquek Baionari irabazi zion Altamirako zelaian jokatutako finalean, Ordizian.
Hastear da Emakumezkoen IV. Eskupilota Bizkaia Txapelketa
Txapelketa martxoaren 18tik apirilaren 22ra bitartean jokatuko da Bizkaiko hiru pilotalekutan
Leire Baraibarrek irabazi du Mallorcako Galatzó Trail mendi lasterketa
Sasoi bikainean dagoela erakutsi du berriro, 43 kilometroko ibilbide zorrotza osatzen aurrena izanda
10.000 metrotako Euskal Herriko errekorra duen Trihas Gebrerekin elkarrizketa
Martxoaren 26an, kirolerrekorrak.eus webgunearen aurkezpenean egongo da, beste kirolari batzuekin batera