EUSKAL PILOTA
Kutxabank Pala Ligako lehenengo jardunaldia jokatu zen larunbatean
Argazkiak: Innpala
Kutxabank Pala Ligaren aurtengo edizioaren aurreneko jardunaldia jokatu zen pasa den larunbatean, azaroaren 7an, arratsaldeko 17:00tan, Bizkaia pilotalekuan
Lehiaketa honek pala denboraldi berria irekiko du eta guztira, bost bikotek hartuko dute parte: Gaubeka-Del Rio, Garate-Ibai Perez, Necol-Gordon, Fusto-Urrutia eta Ibarguren-Ibargaray.
Bikote guztiek bi aldiz jokatuko dute elkarren aurka hamar jardunaldi izango dituen ligaxkan. Ligaxkako bikote onena zuzenean sailkatuko da urtarrilak 9ko finalera eta bigarren eta hirugarren amaitzen duten bikoteek, aldiz, kanporaketa bat jokatuko dute urtarrilaren 2an finalerako bigarren txartelaren bila.
Lehendabiziko jardunaldi honetan, honako partidak izan ziren: Gaubeka-Del Rio vs Necol-Gordon eta Garate-Ibai Perez vs Ibarguren-Ibargarai.
Hasierako partiduan, Garate-Ibai Perez bikotea 3-0 nagusitu zitzaion Ibarguren-Ibargaray bikoari (10-6,10-3,10-7). Partiduko izarra Ibai Perez izan zen, pilota guztiak eraman zituen eta gainera sakeare min haundia egin zuen. Bikote urdina aldiz, ez zuen bere ohiko maila erakutsi eta garaipena eskuratzetik urruti egon ziren uneoro.
Arratsaldeko bigarren norgehiagokan, Asier del Rio Lezamako 22 urteko gaztearen debuta eman zen, Larrabetzuko klubean hazitako pilotaria aurrenekoz aritu baitzen Innpalako koadroan. Debutariak maila bikaina erakutsi bazuen ere, azkenean ez zuten lortu Necol-Gordon bezalako bikote indartsua mendean hartu eta gutxigatik bada ere ezin izan zuten garaipena eskuratu. Gaubeka eta Del Riok 2 joko irabazi zituzten eta Necol eta Gordonek 3 (10-9,5-10,10-7,7-10,9-10).
Sailkapen nagusiari begira, kontutan hartu behar da neurketak hiru joko irabaztera jokatzen direla, eta bikote bakoitzak egindako joko adina puntu jasoko dituela sailkapenean.
Kutxabank Liga 20-21
Bikoteak:
- Gaubeka-Del Río
- Garate-Ibai Pérez
- Necol-Gordon
- Fusto-Urrutia
- Ibarguren-Ibargarai
Egutegia:
Aurreneko fasea, azaroaren 7tik abenduaren 31ra arte
Finalerdia, 2021ko urtarrilaren 2an
FInala, 2021ko urtarrilaren 9an
Ansa II.ak bigarren bukatu du ligaxka Barrenetxea IV.ari irabazita
Lehiakide berdinen artean jokatu dute datorren larunbatean finalerdietako bat
Oihana Orbegozok eta Laia Salsamendik irabazi dute Plazaz Plaza txapelketa
Andrea Aldaregia eta Maite Ruiz de Larramendiri 22-12 irabazita
Urriza da Buruz Burukoaren lehen finalista
Juaneneak berriz, nahiz eta partidua galdu sailkatzeko aukerak mantentzen ditu