FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA
Kortabarriak eta Iribarrek jarriko diote II. Euskal Herria Txapela irabazleari
Inaxio Kortabarriak eta Jose Angel Iribarrek jarriko diote txapela irabazleari, larunbatean Irunen jokatuko den II. Euskal Herria Txapelaren finalean.
Ekimen sinbolikoa izango da, eta sinbolismo horrek duen indarra eman nahi diogu ekimenari: 1976ko abenduko 5ean ikurriñaren aldarrikapenak markatutako ildoa aldarrikatu nahi dugu Euskal Herria Txapela jokoan dugunean, Euskal Herriko txapelduna saritzen dugunean.
→ berria.eus: Lau hamarkada iruditerian
→ naiz.eus: Atotxan ikurriña itzaletik argira atera zuteneko 40. urteurrena
→ elcorreo.com: Pello Salaburu “Y la ikurriña apareció de repente”
SAILKAPENA 2017-2018
EUSKAL HERRIA TXAPELA
TALDEA | J | I | B | G | AG | KG | P | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | R.SOCIEDAD | 6 | 4 | 2 | 0 | 10 | 3 | 14 |
2 | ATHLETIC | 6 | 2 | 2 | 2 | 6 | 7 | 8 |
3 | ALAVES | 6 | 2 | 0 | 4 | 6 | 9 | 6 |
4 | EIBAR | 6 | 1 | 2 | 3 | 4 | 7 | 5 |
Maite Maiora txapeldun Saint Lary Patoun
Mendaroarrak Frantziako Saint Lary-Soulan herri inguruan jokatzen den Saint Lary Patou Trail mendi maratoia irabazi zuen
IV. Inklusibo Txapelketa jokatu da Hernanin
Hernani Errugbi taldeak 19-5 irabazi zion Getxori Landaren jokatutako norgehiagokan, lehena lizentzia federatuarekin
Plazandreak saioak indartsu hasi du denboraldia
Zornotzako pilotalekuan jokatu dira aurreneko jardunaldiko hiru norgehiagokak