MENDI LASTERKETAK

Kilian Jornet eta Nienke Brinkman garaile Zegama-Aizkorrin

by | 2022/05/30

Zegama-Aizkorri lasterketaren XXI. edizioa, igande honetan lehiatu zen, maiatzaren 29an, bertan mendi lasterketetako korrikalaririk onenak bildu zirelarik. Lasterketa puntuagarria zen 2022ko Golden Trail World Series txapelketan.

Zegama-Aizkorrik mendi ertaineko ibilbidea du Aratz mendigunean eta Aizkorri mendilerroan barrena, eta Euskal Autonomi Erkidegoko lau mendi altuenetarikoak igo behar dituzte: Aratz, Aizkorri, Aketegi eta Aitxuri.

Ibilbide teknikoa da, eta zailtasun handikoa. 5.472 metroko desnibel metatua eta 42,195 kilometroko luzera duena. Zortzi orduko gehieneko epea zuten parte-hartzaileek lasterketa bukatzeko.

Azken bi urtetan bertan behera geratu ostean, azkenean, aurten Kilian Jornet eta Nienke Brinkman nagusitu dira Zegama-Aizkorrin, aurreko markak hautsita.

Emakumezkoen lehian, Nienke Brinkman herbeheretarra bere aurkariak baino askoz gehiago izan zen. Aizkorriko gainean abantaila nahiko zabala zuen garaipena ziurtatzeko (4 minutu eta 44 segundo) eta aurkariek ezin izan zuten alde hori murriztu.

Brinkman 4:16:45eko denborarekin helmugaratu zen, atzetik  Maude Mathys suitzarrak eskuratu zuelarik bigarren postuan. Sara Alonso, 23 urteko donostiarrrak, lasterketa bikaina egin zuen eta hirugarren izan zen bere debutean.

Gizonezkoetan berriz, Kilian Jornet kataluniarrak aurreikuspenak bete eta aise gailendu  zen Zegama-Aizkorri lasterketan. Jornet hamargarrenez gailendu zen, bigarren Magrini italiarra izan zen eta Merillas espainiarra hirugarren.

Kataluniarra oso nagusi izan zen Aizkorriko igoera gogorrean, eta hortxe atzean utzi zuen gertu zeraman Davide Magrini italiarra, azken kilometroak bakarrik egiteko.

EMAKUMEZKOEN SAILKAPENA

1.- Nienke Brinkman,  4 h. 43 min. 16 sg.

2.- Maude Mathys, + 19:30 min.

3.- Sara Alonso,  + 20:03 min.

GIZONEZKOEN SAILKAPENA

1.- Kílian Jornet,  3 h 36 min. 41 sg.

2.- Davide Magrini, + 2:31 min.

3.- Manu Merillas, + 9:03 min.

Behobia-Donostian izena emateko epea zabalik

Behobia-Donostian izena emateko epea zabalik

Lehen fasea, Martxoaren 24ean hasi eta Apirilaren 23an bukatuko da, honakoentzako delarik: Ohikoak 3/5, Patinatzaileak 3/5, Dortsal Solidarioak eta Pakete Turistikoak

T3T mendi maratoia bertan behera geratu da

T3T mendi maratoia bertan behera geratu da

Antolakuntzak beharrezkoak ziren berme guztiak ezartzeko larri zebilen eta parte hartzaileen prestakuntza ere zalantzan zegoen koronabirusak eragindako egoeragatik