MENDI LASTERKETAK
Kilian Jornet eta Nienke Brinkman garaile Zegama-Aizkorrin
Zegama-Aizkorri lasterketaren XXI. edizioa, igande honetan lehiatu zen, maiatzaren 29an, bertan mendi lasterketetako korrikalaririk onenak bildu zirelarik. Lasterketa puntuagarria zen 2022ko Golden Trail World Series txapelketan.
Zegama-Aizkorrik mendi ertaineko ibilbidea du Aratz mendigunean eta Aizkorri mendilerroan barrena, eta Euskal Autonomi Erkidegoko lau mendi altuenetarikoak igo behar dituzte: Aratz, Aizkorri, Aketegi eta Aitxuri.
Ibilbide teknikoa da, eta zailtasun handikoa. 5.472 metroko desnibel metatua eta 42,195 kilometroko luzera duena. Zortzi orduko gehieneko epea zuten parte-hartzaileek lasterketa bukatzeko.
Azken bi urtetan bertan behera geratu ostean, azkenean, aurten Kilian Jornet eta Nienke Brinkman nagusitu dira Zegama-Aizkorrin, aurreko markak hautsita.
Emakumezkoen lehian, Nienke Brinkman herbeheretarra bere aurkariak baino askoz gehiago izan zen. Aizkorriko gainean abantaila nahiko zabala zuen garaipena ziurtatzeko (4 minutu eta 44 segundo) eta aurkariek ezin izan zuten alde hori murriztu.
Brinkman 4:16:45eko denborarekin helmugaratu zen, atzetik Maude Mathys suitzarrak eskuratu zuelarik bigarren postuan. Sara Alonso, 23 urteko donostiarrrak, lasterketa bikaina egin zuen eta hirugarren izan zen bere debutean.
Gizonezkoetan berriz, Kilian Jornet kataluniarrak aurreikuspenak bete eta aise gailendu zen Zegama-Aizkorri lasterketan. Jornet hamargarrenez gailendu zen, bigarren Magrini italiarra izan zen eta Merillas espainiarra hirugarren.
Kataluniarra oso nagusi izan zen Aizkorriko igoera gogorrean, eta hortxe atzean utzi zuen gertu zeraman Davide Magrini italiarra, azken kilometroak bakarrik egiteko.
EMAKUMEZKOEN SAILKAPENA
1.- Nienke Brinkman, 4 h. 43 min. 16 sg.
2.- Maude Mathys, + 19:30 min.
3.- Sara Alonso, + 20:03 min.
GIZONEZKOEN SAILKAPENA
1.- Kílian Jornet, 3 h 36 min. 41 sg.
2.- Davide Magrini, + 2:31 min.
3.- Manu Merillas, + 9:03 min.
2021ra arte atzeratu da Gasteizeko Ironmana
Antolatzaileek 2021eko uztailaren 11rako iragarrita dagoen hurrengo edizioan parte hartzeko deia egin dute
II. Tabirako Mendi Lasterketa lehiatu zen iragan asteburuan
Oihana Azkorbebeitia eta Joxe Mari Errasti nagusitu ziren Tabirako mendi lasterketan
Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuituaren egutegia zehaztu da
Lehenengo proba irailaren 5ean izango da Igantzin, eta azkenekoa azaroan Adunan oraindik zehaztu gabeko datan